Iñigo Muguruzak bere esperientzia kontatu digu

Nire Ikuspuntua gaur egun

Osasunak gaur egungo ‘ranking’-ean lehenengo postua okupatzen zuen.

Iñigo Muguruza

Iñigo Muguruza Ugarte dut izena, txikitatik musikaria, hasieran eskusoinua, gero gitarra klasikoa eta gitarra elektrikoa ikasi nuen azkenean. Talde askotan ibili naiz jotzen, bai gitarra eta bai baxu elektrikoa: Desband, Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi eta Lurra (azken honekin jarraitzen dut).

Oso gaztetan hasi nintzen ikusmena galtzen ere: 19 urtekin katarata ebakuntza egin zidaten ezkerreko begian. Ez zuten inoiz aurkitu begi-lauso horren zergatia. Beranduago (30 urtekin gutxigorabehera) eskubikoaren ikusmena galtzen hasi nintzen. Orain dela 3 urte oftalmologoak zera esan zidan: «nire seigarren zentzuak erresonantzia magnetikoa egin behar duzula esaten dit». Horrela egin nuen eta emaitzan irakurri nuen ‘Hallazgos en relación con Esclerosis Múltiple’. Ondoren gerri-puntzio desatsegina  etorri zen eta zoritxarrez emaitza positiboa eman zidan: EM delako gaixotasuna daukat. Kolpe handia sentitu nuen bihotzean.

Batek esan zuen norberaren burua adiskiderik hoberena eta areriorik txarrena izan daitekeela, eta niri gurpil-aulkiak, muletak eta bastoi txuriak etortzen zitzaizkidan burura askotan. Ikusiko ditut nire bi alaba txiki ederrak hazten? Zenbat urte geratzen zaizkit?

Botika bat errezetatu zidan neurologoak, baina hilabete batzuk pasatu ondoren albo-ondorio gogorrak pairatu nituen, gehien bat nire aldartearen aldetik: bat-batean negarrez hasten nintzen gelditu gabe. Medikoari esan eta botika aldatu zidan.  Galtzerdi bat bezala buelta eman zidan buruak, eta indarra bueltatu zidan nire osasunaz arduratzeko.

ADEMGI Gipuzkoako EM Elkarteko kidea egin nintzen, bertako psikologoarengana hasi nintzen joaten, dietista on batekin hasi nintzen eta yoga eta ariketa gehiago praktikatzen hasi nintzen. Parranda eta gaupasa garaian hain garrantzi txikia zeukan osasunak gaur egungo ‘ranking’-ean lehenengo postua okupatzen zuen.

Atzo lagun batek Snoopy-ren tira bat bidali zidan whatsapp-etik: Snoopy eta Charlie Brown hondartzako pretil batean daude eserita.

Charlie: badakizu? Egun batean hilko gara.

Snoopy: bai, baina gainontzekoetan ez.

Edo ‘La elegancia del erizo’ liburuaren amaieran protagonistak dion bezala: «hemendik aurrera bilatuko ditut ‘beti-ak’ ‘sekula ez-etan’. Mundu honetan dagoen edertasuna».

Hori da nire ikuspuntua gaur egun.

Te puede interesar

La EM a traves de los ojos de una madre.
Anónimo
La vida pareció detenerse cuando, hace ya hace 18 años, el neurólogo pronunció las palabras:
Leer más >
Contarlo con naturalidad ayuda a todo el núcleo familiar
Amaia Bilbao
Amaia Bilbao tenía 9 años cuando a su madre le diagnosticaron Esclerosis
Leer más >
Cuando tus manos y tus piernas son las de otra persona
Sara Andres
A través del testimonio de Sara de Andrés, afectada de Esclerosis Múltiple,  y Alberto
Leer más >
Viajar con EM
Judit Muñoz
Mi nombre es Judit Muñoz, tengo 26 años, soy matemática e investigadora predoctoral y hace
Leer más >
Nire Ikuspuntua gaur egun
Iñigo Muguruza
Iñigo Muguruza Ugarte dut izena, txikitatik musikaria, hasieran eskusoinua, gero gitarra klasikoa
Leer más >
Día sí día no, empieza la rutina…
Joana Castresana
Diagnosticada de EM hace 9 años. Etiqueta imprescindible en
Leer más >
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »