Zerbitzuak

Logopedia Zentroan eta Etxean

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2120 veces

Komunikazioarekin, mintzamenarekin, hizkuntzarekin eta irenstearekin lotutako arazoen gainean informazioa eman, orientatu, prebenitu eta errehabilitatzen duen diziplina da logopedia. Terapia honen helburua da esklerosi anizkoitza duen pertsona bakoitzak behar dituen alderdietan […]

Komunikazioarekin, mintzamenarekin, hizkuntzarekin eta irenstearekin lotutako arazoen gainean informazioa eman, orientatu, prebenitu eta errehabilitatzen duen diziplina da logopedia. Terapia honen helburua da esklerosi anizkoitza duen pertsona bakoitzak behar dituen alderdietan esku hartzea, bere komunikazioa hobetzeko eta egunez egun aplikatuko dituen estrategiak eskura jartzea, horrela, bere egoera fisikoa zein psikikoa bizkortuz eta hobetuz.

Gaixoaren lehendabiziko saioan balorazio espezifiko bat egiten da; mintzamenean, ahoskuntzan eta arnasketan parte hartzen duten organoak eta mugimendu fono-artikulatorioak aztertzen dira. Hizkuntzaren dimentsioen gauzatzea ere baloratzen da (forma, edukia eta erabilera). Gainera, gaixoak dituen alderdirik kaltetuenak aztertzen dira eta gaixoak berak azaltzen ditu dauzkan gabeziak, elkarrekin ezarri ditzaten landu beharreko helburuak.

Ondoren, mantentzeko eta jarraipena egiteko logopedia-plangintza bat diseinatu behar da. Saioak asterokoak izaten dira eta 45 bat minutuko iraupena dute; saio horietan gaixoari irakatsi egiten zaio eta bideratu egiten da, era guztietako jarraibideak eta gomendioak emanez, baita bere eguneroko bizitzan aplikatu ahal izango dituen ariketak landuz ere.

Ariketen helburuak honakoak dira:

  • Arnasketa behar bezala erabiltzen ikastea, irenstearekin eta ahoskuntzarekin ondo koordinatzeko.
  • Mintzamenean eta irenstean parte hartzen duten organoen bizkortasuna, indarra eta koordinazioa hobetzea.
  • Hizkuntzaren ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena hobetzea.
  • Irenstea errazten duten maniobrak erabiliz eta dieta eta janarien trinkotasuna aldatuz, modu seguruago eta eraginkorrago batean irensten ikastea, eztarriko trabamenduak, arnas-infekzioak, desnutrizioa eta/edo deshidratazioa saihesteko helburuarekin.

AHOLKULARITZAK
Logopedia sailak hainbat kontsulta jaso izan ditu, batez ere, irensteko zailtasunei buruzkoak. Aholkularitza-zerbitzu honen bitartez, gaixoari edo haren senitartekoei, besteak beste, honako informazioa ematen zaie: zein trinkotasun dituzten janariak diren ahoan kontrolatzeko zailenak, zeintzuk errazenak, zein produktu irentsi daitezkeen hobeto eta modu seguruago batean, zein postura diren onenak irensteko eta zeintzuk txarrenak.

adembi_logopedia

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »