Jornadas científicas

2010ko Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko eguna

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2140 veces

Esklerosi Anizkoitzaren Mundu-Eguna zela eta, Bilbon elkartu ziren Euskadiko espezialista gailenenak, Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak antolatutako topaketa batean. Bi hitzaldi berezi izan ziren: bata, Jorge Oksenberg Doktorearena, genetista […]

Esklerosi Anizkoitzaren Mundu-Eguna zela eta, Bilbon elkartu ziren Euskadiko espezialista gailenenak, Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak antolatutako topaketa batean. Bi hitzaldi berezi izan ziren: bata, Jorge Oksenberg Doktorearena, genetista eta San Frantziskoko California Unibertsitateko (UCSF) irakaslea; bestea, Lori Scheneiderrena, eskalatzailea eta EA pazientea, kemenez eta itxaropenez betetako testigantza eskaini zuena.

“Elkarrekin aurrera” lelopean, 320 bat lagunek parte hartu zuten, tartean osasun arloko profesionalak, gaixoak eta senitartekoak. Topaketa ikerketa genetikoetan eta tratamenduetan zentratu zen; Jorge Oksenberg genetikaren ikertzaileak zera adierazi zuen: “haurtzaroko esposizio handiago batek babestu egin gaitzake esklerosi anizkoitzaren aurrean, horregatik dago kasu gehiago herrialde eskandinaviarretan”. Aditu honek azaldu zuenez, izpi ultramoreak funtsezkoak dira D bitaminaren sintesiarentzat; hainbat datuk jaiotza hilabetea EA izateko arriskuarekin lotzen dute, endekapenezko gaixotasun neurologiko sendaezin honekin, hain zuzen ere, gazteengan, emakumeengan gizonezkoengan baino gehiago, ematen dena. Hala ere, argitu zuen “esklerosi anizkoitza faktore anitzeko gaixotasuna dela, faktore bakoitzak eragiten duela, baina faktore bakarra ez dela erabakigarria”.

Tratamenduei dagokienez, Gurutzetako Ospitaleko neurologo Mar Mendibe Doktoreak merkaturatze fasean dauden ahoz hartzeko tratamendu berrien gaineko informazioa eman zuen: Fingolimod eta Cladibrina; botika hauek esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute, izan ere, “gaixotasunaren eboluzioari eusteko balio dute eta abantaila gehigarri bat ere badute, ahoz hartzekoak direla”.

Lori Schneiderrek jarri zion puntu gizatiarra jardunaldiari; eskalatzaile amerikarra da bera eta Everesteko gailurrera iristen esklerosi anizkoitza duen lehen pertsona. Testigantza hunkigarria eskaini zuen, kemenez eta itxaropenez betea; Schneiderrek aitortu zuenez, “orain dela 10 urte esklerosi anizkoitza zen nire bizitzako mendia; gaur, zorionekoa sentitzen naiz oztopo hori gainditu izanagatik eta orain minetik eta beldurretik jaisten ari naiz”. Lorik hitz hauekin amaitu zuen bere berbaldia:”Zuengatik igo nuen Everest mendira, esklerosi anizkoitza duten munduko 2.500.000 pertsonengatik”. Halaber, honako mezua bidali zien gaixo guztiei:”Esklerosi anizkoitza izatea ez da norberaren erabakia, baina, bai zure bizitzarekin eta gaixotasunarekin zer egiten duzun”.

Gure eskerrik beroena jardunaldiaren babesle Biogen Idec enpresari eta euren laguntza eskaini diguten Merck Serono, Novartis, Sanofi Aventis, Bayer Schering Pharma, Teva, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta BBKri. Eta neurologoei, osasun arloko profesionalei eta bertaratu diren guztiei, jardunaldian parte hartzeagatik.

Jardunaldiko hiltzaldiak

«Kode genetikoa EAn«
Jorge Oksenberg doktorea,  UCSF) San Franciscon Kaliforniako Unibertsitateko Neurologiako irakaslea. UCSFko Molekular Inmunogenetikako Laborategiko zuzendaria eta EAko Genetikari buruzko Internazional Partzuergoko ikerlaria.
«EAn ezagutza aurrerapen berriak«
Amaya Álvarez de Arcaya doktorea, Txagorritxuko Ospitaleko neurologoa. (Vitoria-Gasteiz).
«Ikerketan III. fasean etorkizuneko botikak«
Javier Olascoaga doktorea, Donostiako Ospitaleko neurologoa.
«Merkaturatze fasean sintomatiko tratamendu berriak»
Mar Mendibe doktorea, Gurutzetako Ospitaleko neurologoa. Bizkaia.
«Merkaturatze fasean ahozko tratamendu berriak«
Alfredo Antigüedad doktorea, Alfredo Antigüedad doktorea, Basurtuko Ospitaleko Neurologiako Zerbitzuko burua. Bilbao.
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »