Zerbitzuak

Aisia eta jarduera soziokulturalak

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2076 veces

Zerbitzu honen funtsezko helburua da esklerosi anizkoitza duten pertsonen sozializazioa eta garapen pertsonala indartzea, gizarte- eta hezkuntza-jarduerak, jarduera terapeutikoak, kulturalak eta jolas-jarduerak bultzatuz. Zentroan egunero antolatzen dira eskulan-tailerrak eta honako […]

adembi_ocio1Zerbitzu honen funtsezko helburua da esklerosi anizkoitza duten pertsonen sozializazioa eta garapen pertsonala indartzea, gizarte- eta hezkuntza-jarduerak, jarduera terapeutikoak, kulturalak eta jolas-jarduerak bultzatuz.

Zentroan egunero antolatzen dira eskulan-tailerrak eta honako eskulanak egiten dituzte, besteak beste: decoupage lanak beiraren eta egurraren gainean, egurra apaintzea hainbat teknika eta apaingarri erabiliz; eta hori guztia, betiere, pertsona bakoitzaren gaitasunei egokituta. Partehartzea, ikaskuntza eta entretenimendua bultzatzen dituzten beste jarduera batzuk ere sustatzen dira. Halaber, lau jaialdi ospatu dira zentroan; jaialdi horietan hainbat musika eta antzerki taldek, komikok, magok eta abarrek parte hartu du, musutruk.

OPOR- ETA ATSEDENALDI-PROGRAMAK

Aisia- eta kultura-jarduerak egiteko aukera ematen duten lekuetan oporraldi normalizatuak egiteko helburuarekin, atsedenaldi-programak antolatzen ditu zentroak.

Gainera, museoetara eta erakusketetara bisitak egiten dira, kultura-jarduerak antolatzen dira eta abar. Eta udako denboraldia aprobetxatuz, Bizkaiko hainbat hondartza eta igerileku egokitutara ere antolatzen dira irteerak.

Irteeretan eta zentroak antolatzen dituen jardueretan laguntzen dioten boluntarioak dauzka ADEMBIk.

adembi_ocio2 adembi_ocio3
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »