Campañas

Kalitate Azoka EAren alde

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1547 veces

Kalitatea Fundazioak Zapore Onen Azoka antolatu zuen Esklerosi Anizkoitzaren alde. Apirilaren 30etik maiatzaren 2ra antolatu zen Bilboko Plaza Barrian. Jendetza bildu zuen eta komunikabide ugari hurbildu ziren.  Lehenengoz, azoka gune […]

Kalitatea Fundazioak Zapore Onen Azoka antolatu zuen Esklerosi Anizkoitzaren alde. Apirilaren 30etik maiatzaren 2ra antolatu zen Bilboko Plaza Barrian. Jendetza bildu zuen eta komunikabide ugari hurbildu ziren. 

Lehenengoz, azoka gune batean bildu ziren kalitatezko baratze eta arrantza produktu denak (Eusko Labek, Euskal Baserri, sor-markak etab.). Helburua kalitatezko produktuen ugaritasuna ezagutzera ematea izan zen, gure baserrritarren lana ezagutzera ematea.

Antolatutako ekimenen  artean, produktu-dastatze solidarioak egin ziren Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioaren alde. Fundazioaren boluntarioek banatu zituzten bertaratutakoen artean Euskal Baserriko oilaskoa Esuko Labeldun Gernikako piperrekin, Tolosa eta Arabako indabak, Eusko Labeldun txahala eta Euskal Herriko ahuntza eta Getariako txakolina.

Kalitatea Fundazioari eskerrik beroenak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Bilboko Udalari eta Alde Zaharreko Merkatari Elkarteari.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »