Zerbitzuak

Informazioa eta lehenengo elkarrizketak

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1837 veces

Sendaezina den eta garapen iragarrezina duen esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasun baten diagnostikoak, kasu gehienetan, inpaktu psikologiko bortitza eta aztarna emozional gogorra sortarazten ditu. Inpaktu hori arintzeko eta gaixotasunari aurre egin […]

adembi_psicologiaSendaezina den eta garapen iragarrezina duen esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasun baten diagnostikoak, kasu gehienetan, inpaktu psikologiko bortitza eta aztarna emozional gogorra sortarazten ditu. Inpaktu hori arintzeko eta gaixotasunari aurre egin ahal izateko, funtsezkoa da informazioa.

Lehendabiziko elkarrizketetan, gaixoaren eta elkartearen arteko lehenengo harremana ezartzen da. Kasu batzuetan, esklerosi anizkoitza duen pertsona senitartekoren batekin etortzen da eta, beste kasu batzuetan, senitartekoa bakarrik etorri ohi da. Bilera horietan egiazko eta benetako informazioa ematen zaie elkartera lehen aldiz datozen esklerosi anizkoitza duten pertsona eta haien senitarteko guztiei, euren zalantzei eta beldurrei erantzunez. Errehabiltazio Zentroaren funtzionamenduari eta izan ditzaketen zerbitzuei buruzko informazioa ere eskaintzen zaie. EA duen pertsona gaixotasuna gehiago ezagutuz eta onartuz joan dadin, alderdi medikoei, gizarte-alderdiei, lan-alderdiei, psikologikoei eta abarri buruzko esklerosi anizkoitzaren gaineko beharrezko materiala ematen zaio.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »