Zerbitzuak
Gizarte-Laguntza
Publicado por EM Euskadi |
| Visto 2770 veces
Gizarte-laguntzaren helburua da EA duen pertsonaren eta/edo haren familiaren gizarte-beharrizanen eta egoera eta arazo psiko-sozialen aurrean esku hartzea. Zerbitzu honek ondorengo egintzak gauzatzen ditu: Gaixoari eta haren familiari arreta zuzena […]
Gizarte-laguntzaren helburua da EA duen pertsonaren eta/edo haren familiaren gizarte-beharrizanen eta egoera eta arazo psiko-sozialen aurrean esku hartzea.
Zerbitzu honek ondorengo egintzak gauzatzen ditu:
- Gaixoari eta haren familiari arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaintzen zaio, egoera zehatz bakoitzetik abiatuta.
- Gizarte-baliabideei buruzko informazioa, orientazioa eta izapidegintza: minusbaliotasun ziurtagiria, Mendekotasunaren Legea, etxez etxeko laguntza, aparkatzeko txartela, telelaguntza zerbitzua, etxebizitza, garraioa, lanerako ezintasunak, prestazio eta laguntza ekonomikoak, oztopoak kentzea, aisialdia eta abar.
- Esku hartzea eta orientazioa behar duten kasuak aztertzea eta horiei jarraipena egitea eta, hala behar izanez gero, beste erakunde batzuetara bideratzea.
- Etxebizitzetara, egoitzetara, ospitaletara… bisitak egitea, kasu bakoitzaren gorabeherei irtenbidea emateko eta jarraipena egiteko.
- Kasuak ebazteko eta jarraipena egiteko beste erakunde batzuekin harremanetan egotea eta haiekin koordinatzea.
- Gizarte-txostenak egitea.
- Zentroaren garraio egokitua kudeatzea.
- Lanari, alderdi ekonomikoei… buruzko aholkularitza.
- Oporraldietako programak antolatzea.
- Boluntarioak lortzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.