Kanpainak

Euskadi, 15 urte ‘bustitzen’ Esklerosi Anikoitzagatik

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1566 veces

Euskal gizartea “busti zen” Esklerosi Anizkoitzagatik. 90.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte “Busti zaitez-Mojate” kanpainan. Getxoko Ereaga hondartzan egin zen ekitaldi nagusia. Bertan izan ziren politikari eta pertsona ezagunak. […]

Acto central en la playa de Ereaga
  • Euskal gizartea “busti zen” Esklerosi Anizkoitzagatik.
  • 90.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte “Busti zaitez-Mojate” kanpainan.
  • Getxoko Ereaga hondartzan egin zen ekitaldi nagusia. Bertan izan ziren politikari eta pertsona ezagunak.

Euskadiko 82 hondartza eta igerilekutan ospatu zen joan den ekainaren 8an “Busti zaitez-Mojate” kanpainaren 15. Edizioa, bertan 90.000 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte. Parte hartze arrakastatsua beraz, aurreko edizioetako marka denak hautsi dituena. Marea solidarioak euskal kostaldea busti zuen, eta oraingo honetan eguzkia lagun izan genuen, eta horrek asko lagundu zuen jende gehiago “busti zedin”. Twitterreko gure hashtag  #mojate TT izan zen (Trending Topic).

Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioak antolatutako Busti zaitez-Mojate kanpaina Euskadi eta Estatu mailako sentsibilizazio kanpainarik garrantzitsuena da. Kanpainaren helburua gazte eta helduei nagusiki eragiten dien gaixotasun neurologiko eta sendaezin hau ezagutaraztea da eta Fundazioak gaixoei eskaintzen dien errehabilitazio zerbitzua finantzatzea, behar-beharrezkoa euren bizi kalitatea hobetzeko. Euskadin 2.200 lagunek dute Esklerosi Anizkoitza.

“Busti zaitez” kanpaina izan da, dudarik gabe, gure gizartean gaixoatasuna ezagutarazteko biderik eraginkorrena izan da.

Fundación Estadio en Vitoria-Gasteiz
Mójate en la playa de La Concha en Donostia
EKITALDI NAGUSIA EREAGAN
acto central
Kanpainaren ekitaldi nagusia Getxoko Ereaga hondartzan egin zen. Bertan izan ziren hainbat arlotako pertsonaia ezagunak eta politikariak, gizartearen ordezkari denak. Ekitaldi sinbolikoa izan zen Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei babesa emateko, denek hartu zuten bainu solidarioa. Ikus hemen 
EUSKO LEGEBILTZARRA ESKLEROSI ANIZKOITZAREN ALDE “BUSTI ZEN”
El Parlamento Vasco se 'moja'
Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quirogak eta ganbarako beste kide batzuek Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioko kideak hartu zituzten eta Gasteizko Legebiltzarreko egoitzan “Busti zaitez-Mójate” kanpainako ekitaldi bat egin zuten. Ikus hemen
MÓJATE – BUSTI ZAITEZ MEMORIA 2012
Euskadi, 15 años “bustitzen”.
Deskargatu pdf

 

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »