Artículos y estudios

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak EAren forma progresiboak ikertzen laguntzen du

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1721 veces

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak gaixotasunaren forma progresiboen ikerketa bultzatzen du eta, horretarako, 5.000 euro jarri ditu Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Federazioa (MSIF) egiten ari den munduko ikerketarako. Ikerketa The Progressive MS […]

La Fundación Vasca EM entrega 5.000 euros para la investigación de la EM ProgresivaEsklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak gaixotasunaren forma progresiboen ikerketa bultzatzen du eta, horretarako, 5.000 euro jarri ditu Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Federazioa (MSIF) egiten ari den munduko ikerketarako. Ikerketa The Progressive MS Alliance aliantzaren bitartez egiten ari dira, eta aliantza hori mundu osoko hainbat erakundek osatzen dute, besteak beste honako hauek: Estatu Batuetako National Multiple Sclerosis Society erakundeak, Esklerosi Anizkoitzaren Italiako Elkarteak eta Erresuma Batuko MS Society delakoak.

Martxoaren 18an, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioaren Bilboko egoitzan, Fundazioko patrono Alfonso Castresanak 5.000 euroko txekea eman zion FELEMeko lehendakari Ana Torredemerri (FELEM Esklerosi Anizkoitzaren Espainiako Federazioa da); zenbateko hori Fundazioak azaroan egin zuen Udazkeneko 12. Afarian bildutakoaren parte bat da. Diru hori M1 proiekturako erabiliko du FELEMek; izan ere, Federazioak urtebete darama Espainian funtsak biltzen, Nazioarteko Federazioak EA progresiboa ikertzeko sortu duen programarako.

Munduan 2 milioi eta erdi lagunek daukate esklerosi anizkoitza; %30ek gaixotasunaren forma progresiboren bat dauka eta horietarako oraindik ez dago tratamendurik. Beraz, ikerketa hori oso garrantzitsua eta itxaropentsua da, tratamendu berriak egiteko balio dezakeelako.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »