ADEMBI EU

Esklerosi Anizkoitzaren Errehabilitazio Integralerako Eugenia Epalza Zentroa

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1633 veces

Esklerosi Anizkoitzaren Errehabilitazio Integralerako Eugenia Epalza Zentroa Ibarrekolanda, 17 atsekoa 48015 Bilbao Tel. 944765138 Fax 944766096 info@emfundazioa.org ORDUTEGIA – Astelehenetik ostegunera, 9:00tik 18:00ra – Ostiralero 8:00etatik 15:00etara Errehabilitaziorako Eugenia Epalza Zentroan eskaintzen […]

mapaibarrekolanda_02Esklerosi Anizkoitzaren Errehabilitazio Integralerako Eugenia Epalza Zentroa
Ibarrekolanda, 17 atsekoa
48015 Bilbao
Tel. 944765138 Fax 944766096
info@emfundazioa.org

ORDUTEGIA
– Astelehenetik ostegunera, 9:00tik 18:00ra
– Ostiralero 8:00etatik 15:00etara

Errehabilitaziorako Eugenia Epalza Zentroan eskaintzen dituzten errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuek esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, euren beharrizanen arabera, baita ahalik eta funtzionaltasun- eta independentzia-mailarik altuena berreskuratzen eta euren baldintza fisiko, psikologiko eta sozialak hobetzen ere.

Astero-astero, esklerosi anizkoitza duten 145 lagun artatzen dituzte Errehabilitaziorako Eugenia Epalza Zentroan; gaixo horietako bakoitzak terapia eta zerbitzu ezberdinak jasotzen ditu.

Errehabilitazio Integralerako Zentro horrek 500 metro koadroko lokala dauka, bi solairutan banatuta. Lehenengo solairuak 400 metro koadro ditu eta hantxe daude era berean 6 gaixo artatzeko edukiera duen gimnasioa, gimnasia egiteko aparatuen gela bat, terapietarako bulegoak eta taldeko saioetarako erabilera anitzeko gela bat. Jarduera ugari egiten diren gune sozial bat ere badago, Interneterako doako sarbidea duten ordenagailuz hornitutako informatikara bideratutako eremu bat eta liburutegi bat dituena. Eguneroko prentsa jaso eta erabiltzaileen eskura jartzen dute. Azkenik, catering zerbitzua ere badute, bertan bazkaldu nahi edo behar dutenentzat. Solairuartean, Zentroko profesionalentzat batzar-gela dago. ADEMBIk Zentrora joateko zailtasunak dituzten esklerosi anizkoitza duten pertsonentzat egokitutako garraioa eskaintzen du, Bidaideak eta Gurutze Gorriaren zerbitzuen bitartez.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »