EA Gaurkotasuna

EM-REN ALDEKO UDAZKENEKO AFARIA – 2012

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1748 veces

Carlton Hotelean egingo da “Oskar sari-banaketa solidarioa”  Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak azaroaren 16an ospatuko du Bilboko Carlton Hotelean Esklerosi Anizkoitzaren aldeko udazkeneko afaria, gaueko 21:00etan. Ekitaldi honek helburu […]

Carlton Hotelean egingo da “Oskar sari-banaketa solidarioa” 

Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak azaroaren 16an ospatuko du Bilboko Carlton Hotelean Esklerosi Anizkoitzaren aldeko udazkeneko afaria, gaueko 21:00etan. Ekitaldi honek helburu du gaixotasun neurologiko eta sendaezin hau pairatzen dutenei errehabilitazio zerbitzu-eskaintza finantzatzea.

Euskal gizarteko 200 lagun ezagunek baino gehiagok (politikari, artista, kirolari, diseinatzaile, etab) hartuko dute parte Esklerosi Anizkoitzaren alde. Carlton Hoteleko saloietan jaialdi solidario handia ospatuko da; aurten, gainera, ikuskizuna zineman oinarritua egongo da, Oscar sari-banaketa berezi-berezia egingo da, eta alfombra gorria ikusgarria izango da. Ikuskizunean hainbat artistek hartuko dute irabazi asmorik gabe eta helburu altruistaz. Arriaga Antzokiak utzitako jantziez jantzita joango dira; ikuskizun eta sorpresez beteta egongo da kokteletik Saloi urdinean egingo den azken dantzaldira arte, Jaime Vilallongak girotua. Ikuskizuna honako hauek aurkeztuko dute: Oscar Terol, Gurutze Beitia, Maribel Salas eta Asier Hormaza.

Afaldu bitartean eskuzabaltasunez Hiriko marka eta artista ezagunek emaniko 14 opari zozkatuko dira, besteak beste, honako hauek eman dituzte opariak: Carolina Herrera, Louis Vuitton, Gucci, Ion Fiz, Joyería Suárez, Loewe, Smith & Smith, Veritas, Yolanda Aberasturi, Juan Humaran, Jesús Lizaso, Cri Cri Dama, Los Encajeros

Udazkeneko afariak dena du alde bertaratutakoek jaialdiaz gozatu dezaten; gutxi falta da…

 #oscarssolidarios

Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple
Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple
Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple
Fotos: Enrique M. Esquibel @morenoesquibel

Con la colaboración de:

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »