Sin categoría

Neuroerrehabilitazio birtuala

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1797 aldiz

ADEMBI lehen erakundea izan da Espainian tresna gisa NeuronUp neuropsikologia ezarri duena. Web plataforma bat da narriadura kognitiboa duten gaixoak artatzeko. 6.000 ariketa baino gehiago ditu errehabilitazioa eta estimulazioa lantzeko; […]

ADEMBI lehen erakundea izan da Espainian tresna gisa NeuronUp neuropsikologia ezarri duena. Web plataforma bat da narriadura kognitiboa duten gaixoak artatzeko. 6.000 ariketa baino gehiago ditu errehabilitazioa eta estimulazioa lantzeko; ariketak, jolasak, simulatzaileak eta fitxak, goiko funtzio kognitiboak eta eguneroko jarduerak lantzeko.

Azpi-prozesu desberdinak ere landu daitezke bereziki, funtzio kognitibo guztien artean; orientazioa (prozesatzeko abiadura, arreta eutsia, arreta selektiboa…), lengoaia, memoria (semantikoa, episodikoa, prozedurazkoa), praxiak, gnosiak, (bisualak, entzumenezkoak, ukimenezkoak, usaimenezkoak, gustuzkoak, gorputz-eskema), abilezia ikus-espazialak (harreman espaziala, malgutasun kognitiboa, planifikazioa, arrazonamendua, erabaki-hartzea…).

Eredu teoriko egonkorrean oinarrituta dago eta izen handiz osatuta dagoen batzorde zientifiko baten bermea du.

Gaixoentzako onurak

  • Erabiltzailearen egoera funtzionalera egokitzen da, nahiz eta laguntza behar izan, eta profesionalak ahozko erantzuna itzuli egingo du, mugimenduan, ukimen-pantaila bidez edo saguaren bidez.
  • Ordenagailua erabiltzeak poza ematen die, eguneroko bizimoduan ezin baitute hori egin, muga fisikoak edo kognitiboak direla-eta.
  • Sagua erabili ezin dutenek ukimen-pantailaren bidez erantzun dezakete.
  • Euren zereginen “feedback” objektiboa eskaintzen die; emaitzak ikus ditzakete.
  • Emaitzak aldera ditzakete, ariketa berdinean eta saio desberdinetan egiten dutena ikusiz.
  • Urratsak eta mailak gainditu ahala balorazio subjektibo bat egiteko eskatzen die “euren ustez ariketa nola egiten ari diren” galdetuz; horren arabera egiazta dezakegu ea anosognosia duten eta euren gabezia kognitiboen jakitun diren ala ez. Horrela izanda  erakuts diezaiekegu, euren balorazio subjektiboaren eta emaitzen balorazio objektiboaren artean dagoen aldea ikus dezaten eta ohar daitezen.

Eremu kognitiboa lantzeko modu erakargarria eskaintzen digu.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »