EA Gaurkotasuna
EM HEALTH: OHITURA OSASUNGARRIAK ESKLEROSI ANIZKOITZEAN
Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarte ADEMIk, Deustuko Unibertsitateko DeustoTech LIFEekin eta Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarekin batera, proiektu bat landu dute esklerosi anizkoitza duten gaixoen ohitura osasungarriak sustatzeko. Teknologia berrietan oinarritutako tratamenduak […]
Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarte ADEMIk, Deustuko Unibertsitateko DeustoTech LIFEekin eta Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarekin batera, proiektu bat landu dute esklerosi anizkoitza duten gaixoen ohitura osasungarriak sustatzeko. Teknologia berrietan oinarritutako tratamenduak erabili dituzte horretarako, bizi kalitatea eta autonomia hobetzen dutenak. Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du (BizkaiLab).
e-Health eta sistema ez-presentzialak gailentzen ari dira ohiko tratamenduen osagarri moduan, eta etengabe hazten ari dira.
Proiektua honetan datza: ADEMIren birgaitze zerbitzuen erabiltzaileen jarraipenerako plataforma bat da, zaintzaileei informazioa eman eta profesionalei erabiltzaileei buruzko kontrola egiteko ere aukera ematen diena. Plataforma hau WEB da; beraz, ordenagailu bat eta web nabigatzaile bat besterik ez da behar: Mozilla Firefox, Google Chrome, Internet Explorer, edo halakoren bat, eta webcam bat ere bai erabiltzaileek grabaketak egin ditzaten. Erabiltzailea sisteman sartzen denean, profesionalak agindutako ariketak ikusiko ditu. Pazienteak ariketak egin bitartean grabatu egin ahal ditu eta, behin amaitutakoan, profesionalak aztertu ahal ditu.
Gaur egunean, EA duten 50 lagunek erabiltzen dute tresna berri hau, baina apurka-apurka ADEMIko bazkide diren pertsona guztiak sartuko dira, 1000 baino gehiago, bai eta senideak ere. Bakoitzari erabiltzaile izena eta pasahitza emango zaio, eta bakoitzari egokitutako online zerbitzu banakatua izango dute guztiek.
Onurak
Onurak begi-bistakoak dira: oinarrizkoenetik hasi eta maila handikoetara arte: pertsona batek, edonon eta edonola dagoela ere, arretarako duen eskubidea, tratamenduen jarraipenean eta terapien emaitzetan jarraipena hobetzea; pazientearen etengabeko jarraipena eta osasun adierazleen erregistro metodikoa, ezustekoei erantzuteko denbora murriztu eta ekintza koordinatzea, eta gaixo-profesional-familia harremana hobetzea.
Helburuak
Proiektu honen helburua da Esklerosi Anizkoitza duten pertsonek eskurago izatea gaixotasuna hobeto eramaten laguntzen duten material, metodologia, azalpen eta halakoak, eta Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzak eskaintzen dituen birgaitze zerbitzuekin hobeto koordinatzea, web plataforma baten bitartez. Kontuan hartu behar da plataforma horretan sartzeko, profesionalek nahiz erabiltzaileek modu seguruan identifikatu beharko dutela. Berriro ere urrats bat gehiago eman dugu teknologia berriak osasunaren zerbitzurako erabiltzeko bidean.Objetivos
Plataformak hiru profil ditu:
- Administraria edo profesionala+: baimen guztiak dituzte
- Profesionala: erabiltzaile guztien datuak ikusten dituzte.
- Erabiltzailea: berari esleitutakoa baino ez du ikusten. Erabiltzaileak, konektatzen denean, oharrak, proposatutako ariketak, eta birgaitzaile eta erabiltzailearen arteko harremanerako erabilgarri izan daitezkeen galdera edo adierazpenak ikusi ahalko ditu.
Hauek izango dira edukiak: ariketen grabaketak, argazkiak, eta bestelako multimedia materiala.
[pullquote_left]Birgaitzeari buruzko web erreminta honek tratamendu pertsonalizatuak lortzeko behar den guztia eskaintzen du.[/pullquote_left] Proiektuaren balizko bigarren fase batean, hardware elementuak eransteko aukera aztertuko da (sentsoreak, kinect, e.a.), gaixoengan jarrera txarrak antzematekoak, etab.
Plataforma honek webcam antzeko edozelako gailua konektatzea ahalbidetuko du, ariketak urrunetik zuzentzeko, terapiak horrela eskatzen badu.
Arlo teknikoari dagokionez, web-ean oinarritutako birgaitze erreminta bat landu da, tratamendu pertsonalizatua lortzeko behar den guztia eskaintzen duena. Sistema osoa ahalik eta modu eragingarrienean eta errazenean erabiltzeko diseinatu zen. Beste alde batetik, sistemak ADEMIk eta EAk landutako material guztia du sartuta barnean: bideoak, argazkiak eta testuak, bost arlo nagusitan banatuta: Logopedia, Fisioterapia, Neuropsikologia, Jardunaren bidezko terapia eta Yoga; guztia ere, ADEMBI eta EAren beharren arabera.
Programa pilotuan balioetsitako sistema
Programak ondo funtzionatzen duela egiaztatzeko, froga bat burutu da BBVAren finantziazioari esker, TerritoriosSolidarios II Programaren barruan. Sistema ADEMBIren erabiltzaile eta fisioterapeutekin frogatu zen hiru hilabetez, 2013ko lehenengo seihilekoan, batzuk ordenagailua erabiltzen eskarmenturik gabekoak zirelarik. Bi adin-talde aukeratu genituen: 0-30 eta 31-60, bai emakume bai gizonezkoena; hala, guztira 8 azpi-talde sortu ziren. Balioztapen objektibo bat egiteko, galdetegi batzuk eratu ziren erabiltzaile eta profesionalentzat, System UsabilityScale (SUS) eskalan oinarrituta. Batez besteko puntuazioa 73koa izan zen, eta, SUS eskalari begiratuz, 68 baino puntuazioa altuagoa batez bestekotik gorakotzat hartzen da; beraz, sistema baliozkotzat jo daiteke.
Ondorioak
Eginiko ahaleginak erakutsi du EM health erreminta baliozkoa eta erabilgarria dela esklerosi anizkoitza duten gaixoen bizitza kalitatea hobetzeko. Ez da beharrezkoa programa berezirik deskargatzea, nahikoa da ordenagailu bat eta interneterako konexioa izatea.
Hainbat aplikazio dituen erreminta da:
- Funtzio psikiko eta kognitiboei eusteko birgaitze zentroan burututako terapien osagarri.
- Azpiegiturarik ez izateagatik edo gaitasun funtzionala mugatua dutelako zentrora bertaratzen ez diren gaixoei aholku emateko.
- Senideei gaixoekin laguntzeko aholkua.
- Erabiltzaileak ariketa guztiak grabatu ditzake, profesionalak erabil ditzan.
Erreminta honen bidez, zentroan nahiz etxean bertan burututako birgaitze zerbitzu guztiak osatu eta optimizatzeko bide bat gehiago lortzen dugu.