Zerbitzuak

EMLabs Virtual Games: Errehabilitazio birtuala

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 3088 aldiz

‘EMLABS virtual games’ Europan dagoen lehen gunea da Esklerosi Anizkoitza dutenen errehabilitazio birtualerako. Eugenia Epaltza Errehabilitazio Zentroaren ondoan dago EMlabs, eta pantailak, Kinect jolas-kontrolagailu libreak eta ukimen-ordenagailuak dituzte. Esklerosi Anizkoitza duten […]

‘EMLABS virtual games’ Europan dagoen lehen gunea da Esklerosi Anizkoitza dutenen errehabilitazio birtualerako. Eugenia Epaltza Errehabilitazio Zentroaren ondoan dago EMlabs, eta pantailak, Kinect jolas-kontrolagailu libreak eta ukimen-ordenagailuak dituzte.

Esklerosi Anizkoitza duten gaixoen errehabilitaziorako proiektu berritzailea da, teknologia multimediak, errealitate birtuala eta “serious game” (joku serioak) erabiltzen dituena.

ADEMBIko eta EM Euskal Fundazioko terapeutek, Virtualware enpresarekin lankidetzan, Virtualrehab Esclerosis Multiple garatu dute; errehabilitazio sistema bat da, 3D ingurua eta Kinect (Microsoft®) teknologia konbinatzen dituena, ezgaitasun maila guztientzat baliagarria dena. Hainbat sintoma lantzen dira, oreka, espastizitatea, indarra, nekea… bideo-joko batek eskaintzen duen jolasaren ikuspuntuarekin. Erabiltzaile bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten dute terapeutek, horretarako egindako aurrerapenen eta eboluzioaren analisi grafikoak erabiliz.

Errehabilitazio horrekin gaixoek lortzen dituzten onurarik garrantzitsuenak hauek dira: ibilaldiak hobetzea, erresistentzia, oreka eta muskuluak koordinatzea eta indartzea.

EMlabs zentroa, gainera, teknologia berriak probatzeko laborategia da, produktu berriak eta bideo-jokoak probatuko dira Esklerosi Anizkoitzaren errehabilitaziorako.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »