Neurologia artikuluak

Basurtoko Ospitale Unibertsitarioko EA Unitatea, ZZUEen azken fasean

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 759 aldiz

Basurtoko Ospitale Unibertsitarioak (Basurtoko OU) urteak daramatza esklerosi anizkoitza duten gaixoei arreta onena eskaintzen saiatzen eta gaixotasun hori ikertzea sustatzen Ahalegin horri esker, Basurtoko OUko Esklerosi Anizkoitzaren Unitatea (EA-U) estatuko […]

Basurtoko Ospitale Unibertsitarioak (Basurtoko OU) urteak daramatza esklerosi anizkoitza duten gaixoei arreta onena eskaintzen saiatzen eta gaixotasun hori ikertzea sustatzen

Dr. Alfredo Antigüedad

Ahalegin horri esker, Basurtoko OUko Esklerosi Anizkoitzaren Unitatea (EA-U) estatuko unitate eredugarri izendatzeko azken ebaluazio-fasean dago (Estatuko Osasun Sistemako Zentro, Zerbitzu eta Unitate Eredugarriak, ZZUE). Gaur egun, EA arloan zazpi ZZUE bakarrik daude. ZZUE izateko arreta medikoa eta diagnostikoak egiteko bitartekoak kalitate handikoak direla eta klinika- eta ikerketa-jarduera handia dela egiaztatu behar da.

Basurtoko OUko EA-Uk irizpide horiek betetzen dituenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Ospitalea ZZUE izateko hautagai gisa aurkeztu zuen.

Ziurtagiri hori lortzeko hautagai izatea Basurtoko OUn lan egiten duten profesionalen ahaleginaren eta lortutako emaitzen aintzatespen moduko bat da. Gaixo gehienentzat profesionalen jarduera eta ahalegina ezkutukoak edo normalak dira. Izan ere, azterketa osagarri berritzaile batzuk ohikoak dira Basurtoko OUn, besteak beste koherentzia optikoko tomografia (OCT) eta likido zefalorrakideoan IgM zerrenda oligoklonalak zehaztea; gainera, erresonantziak protokoloz egiten dira eta protokolo hori aldatu egiten da jakintza berriekin batera (adibidez, natalizumabekin egiten diren tratamendu batzuetan).

Gaur egun esklerosi anizkoitzeko 7 ZZUE bakarrik daude Espainian Ikerkuntzari dagokionez, EA-U eredu da estatuan sendagai berrien ikerkuntzan; datozen egunetan, adibidez, mielina birsortzeko lehen sendagaiarekin azterlan bat egiteari ekingo diogu.

Gainera, Bizkaian lan egiten duten eta nazioartean ospe handia duten ikertzaileekin harreman egonkorrak dauzkagu: Ikerbasqueko Vandenbroeck doktorearekin eta UPV-EHUko Matute irakaslearekin.

Dena den, ZZUE izateko aukera eta gainerako lorpen guztiak gaixoen mesederako proiektu berriak hasteko pizgarriak baino ez dira. Hala, duela gutxi erizaintza-kontsultategi bat jarri dugu martxan, Carmen Sebastianen eskutik, eta EA-Un sakelako telefono bat daukagu, gaixoak errazago jar daitezen gurekin harremanetan.

Gaur egun ezinbestekoa da esklerosi anizkoitza duten gaixoek eredu diren zentroak edukitzea, zientziak eta tratamendu berriek bizkor egiten dutelako aurrera (fampridina eta teriflunomida, adibidez, datozen aste edo hilabeteetan eskura izango ditugu). Egoera hain da aldakorra (zorionez), protokoloak eta ereduak ezarri eta gutxira zaharkitzen direla. Horregatik, jakintza eta baliabideak biltzea mesedegarria izan daiteke bilakaera konplexua duten gaixoentzat.

Urte gutxiren buruan sendagai berri gehiago sartzea daukagu aurreikusita, eta EAren arloko jakintza aurrera egiten ari da izugarri. Gauzak horrela, EA Unitateak gaixotasuna erraz kontrolatu edo sendatu daitekeelako beharrezkoak ez direla jakinaraziko dudan unea laster heltzea espero dut.

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »