Sin categoría

EAren aldeko 6. Kosta Trail arrakastatsua

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1562 aldiz

PARTE HARTZAILE KOPURUAREN ERREKORRA HAUTSI DU FORUM SPORTEK ANTOLATUTAKO PROBA HONEK Forum Sportek, Lagun Aro Fundazioak eta Salomonek babestutako elkartasunezko kirol-proba hau ekainaren 12an jokatu zen eta, mendi-lasterketan eta ibilaldi […]

PARTE HARTZAILE KOPURUAREN ERREKORRA HAUTSI DU FORUM SPORTEK ANTOLATUTAKO PROBA HONEK

Forum Sportek, Lagun Aro Fundazioak eta Salomonek babestutako elkartasunezko kirol-proba hau ekainaren 12an jokatu zen eta, mendi-lasterketan eta ibilaldi neurtuetan parte hartu zuten lagunak kontuan hartuta, 3.000 lagun elkartu ziren, partehartzaile kopuruaren errekorra gaindituz. Urdin koloreko jende-uholde handi batek Sopela eta Plentzia arteko Bizkaiko kostalde ederra zeharkatu zuen, 6. Kosta Trail proban.

Kosta Trailaren hiru modalitateetako izen-emateei esker bildutako dirua Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundaziora bideratu zen, errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko. Aurten ere era aktiboan lagundu eta babestu du ezin hobe antolatutako proba hau Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak. Fundazioko langileek eta laguntzaileek boluntario gisa jardun zuten eta asko izan ziren lasterketan eta ibilaldietan parte hartu zuten bazkide, senitarteko eta osasun arloko profesionalak ere; aipatzekoa da Javier Lacalle ADEMBIko bazkide baten senarrak egindako lasterketa, 15. postuan helmugaratu baitzen mendi-lasterketan (30 km). Cristina Llarena Basurtoko Ospitaleko neurologoak, bestalde, bere harri koxkorra ekarri nahi izan zuen eta talde handi batekin parte hartu zuen familien ibilaldian.

400 lagunek baino gehiagok parte hartu zuen 30 kilometroko mendi-lasterketan; Aitor Osa txirrindulari-ohi ezaguna eta Zegamako azkeneko lasterketan 4. postuan iritsi zena izan zen irabazlea, 2 ordu, 20 minutu eta 10 segundoko denborarekin; Jokin Lizeaga eta Asier Urdanpilleta izan ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren.

Emakumeen mailan, berriz, iazko lasterketako irabazle Montse Vázquez iritsi zen aurtengoan ere lehen postuan; Ainhoa Jauregi eta Saioa Elaso iritsi ziren bigarren eta hirugarren postuetan.

IBILALDI HERRIKOI JENDETSUAK ETA IBILBIDE ALDAKETA

Mendiko Ibilaldiak eta Familientzako Ibilaldiak, 20 eta 12 kilometrokoak, hurrenez hurren, partehartze handia izan dute, bien artean, 2.700 pertsona baino gehiago elkartzea lortu dute; azpimarratzekoa da giro ezin hobean egin direla ibilaldiok eta eguraldiak ere lagundu duela. Goi-mailako kirolaren eta mendiko ibilaldietako zaletuen erronka eskuragarriagoen arteko bizikidetza izan da aurten ere 6. Kosta Trail honetako ezaugarri nagusienetakoa. Izan ere, ondo entrenatutako eta goi-mailako txapelketetan parte hartzera ohitutako kirolariek, topo egin dute bidean, igarotzerakoan animatzen aritu diren adin guztietako haur eta helduekin.

Ibilaldiaren aldaketak, lasterketaren gogortasunak eta 1.994 metroko metatutako desnibelak areagotu egin dute proba honen ikusgarritasuna. Partehartzaileen iritziz, antolatzaileek asmatu egin dute erabakiarekin. Ehunka korrikalarik 30 kilometroko ibilbidea egin dute Sopelako udaletxean hasi eta Plentziako hondartzaraino; era guztietako lursailak zeharkatu dituzte: bidezidorrak, basoak, hareatzak, lurpeko tunelak eta Ermuamendiko gaina, 292 metroko garaiera duena.

Gure eskerrik beroena Forum Sport, Lagun Aro Fundazioa, Mirada Solidaria eta Salomoni, ekimen arrakastatsu hau antolatzeagatik eta euren laguntza eskaini duten guztiei: Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorlizko Udalei eta Metro Bilbaori, partehartzaile askori erraztu baitie iristeko bidea.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »