Errehabilitazio artikuluak

Akupuntura gihar-espasmoetarako

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 818 aldiz

Olalla Ondarra Zubeldia, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko fisioterapeuta – ADEMGI @EM_Ademgi Artikulu hau ADEMGIn egin den azterlan baten berrikuspena da, eta azterlanaren helburua zen jakitea akupuntura esklerosi anizkoitza duten gaixoen […]

Olalla Ondarra Zubeldia, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko fisioterapeuta – ADEMGI @EM_Ademgi

AcupunturaArtikulu hau ADEMGIn egin den azterlan baten berrikuspena da, eta azterlanaren helburua zen jakitea akupuntura esklerosi anizkoitza duten gaixoen gihar-espasmoak tratatzeko tresna osagarri gisa erabil daitekeen ala ez.

Txinako Medikuntza Tradizionalaren (TMT) arabera, esklerosi anizkoitza izeneko sindromearen bereizgarriak gorputz-adarren ahulezia eta mugitzeko zailtasuna eta muskulu eta tendoien atrofia dira; batzuetan, gainera, paralisia eragin dezake. Gaixotasunaren zergatia herentzia-akats bat izan daiteke, hezetasunak, elikadura desegokiak, kommozio/shock emozionalek edo buruko traumatismoren batek eragindakoa.

EAren bilakaera eta sintomak, TMTren arabera:

  • 1. fasea: Hozmintzea, ahulezia eta pisutasuna lau gorputz-adarretan. Nekea, bertigoa eta ikusmen lausoa; mingaina puztu egiten da eta hortzen markak ikusten dira, eta saburra eranskorra da.
  • 2. fasea: Hankak gero eta gehiago ahultzen dira, batik bat belaunak eta gerrialdea; zorabioak, bertigoa eta aurpegi distiragabea.

  • 3. fasea: Gaixoak nekez ibiltzen dira, oinak herrestatzen dituzte eta hanketako espasmoak gero eta larriagoak dira. Gihar-atrofia gero eta larriagoa da eta dar-dar egiten dute. Lehenbiziko sintoma bulbarrak hasten dira, baita disfagia eta disartria ere. Gauean izerdia botatzen dute, nistagmus.
  • 4. fasea: Aurreko sintomei hanketako zurruntasuna eta mina gehitzen zaizkie.

Azterlan honetarako Kurtzke eskalan 4.0-6.5 tartean dauden sei gaixo aukeratu ditugu. Guztiek fisioterapia-tratamendua egiten duten astero: luzatze-ariketak, inhibizio-posizioak eta gorputz-adarretarako ariketa bereziak egiten dituzte. Gaixotasunaren 1. edo 2. fasean daude. Espasmoak dauzkate muskulu bikietan, batik bat gauean, eta “deskarga elektriko” horien ondorioz esnatu egiten dira.

Balorazioa egin zaie azterlanaren hasieran eta amaieran, eta emaitzak alderatu egin dira. Akupuntura-puntuei dagokienez, alde banatan bost aukeratu dira. Erabiltzaile guztiek tratamendu bera jaso dute hilabete eta erdian. Lehenbiziko bi saioak aste batean egin dituzte, hirugarren eta laugarren saioak astean behin eta, amaitzeko, bosgarren eta seigarren saioak hamar egunez behin.

Erabiltzaileak gustura geratu dira eta emaitza onak lortu ditugu. Sei gaixoek sintomek hobera egin dietela nabaritu dute. Alde batetik, ikusi dugu tratamendua jasotzen duten egunean hanketan pisutasun gutxiago nabaritzen dutela, arinago sentitzen direla eta gauza gehiago egiteko gogoa dutela. Eta, beste aldetik, nabaritu dugu astinaldiak pixkanaka gutxitu egin direla, batzuetan desagertzeraino. Ondorioz, hobeto deskantsatzen dute eta goizean, jaikitzen direnean, energia gehiago izaten dute.

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »