Neurologia artikuluak

2012 urteak zer utzi zigun Esklerosi Anizkoitzaren ikerketari dagokionez: ECTRIMS Kongresuaren laburpena

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 802 aldiz

2013ko martxoa. Mar Mendibe doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko neurologo arduraduna. 2012ko urriaren 10 eta 13 bitartean ECTRIMS urteko kongresua burutu zen Lyonen (Frantzia), Esklerosi Anizkoitzaren (EA) tratamendu […]

2013ko martxoa.

Mar Mendibe doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko neurologo arduraduna.

Dra. Mar Mendibe

2012ko urriaren 10 eta 13 bitartean ECTRIMS urteko kongresua burutu zen Lyonen (Frantzia), Esklerosi Anizkoitzaren (EA) tratamendu eta ikerketan oinarritutako maila zientifiko altueneko bileretako bat. 7.000 parte-hartzaile inguru bertaratu ginen Europar Batzordearen ekitaldi honetara. Honako hauek izan ziren interes handiena sortu zuten ikerketa lerroak:

Farmako neuro-babesleei eta mielinaren suspergarriei buruzko ikerketa.

Gaur egun esperimentazioaren lehendabiziko faseetan dauden zenbait farmakoren helburua EAk eragindako kalteen nerbio-sistema babestea ez ezik, galdutako funtzio neurologikoa berreskuratu eta lehengoratzen saiatzea ere bada. Proiektu berritzaileenen artean honako hauek nabarmenduko nituzke: EA duten pertsonengan suntsitu ohi den barrera hematoencefalikoaren (nerbio-sistemaren eta odol-hodien arteko barrera) neuro-babesari buruzko zenbait lan. Barrera hori hausten duten geneetako bat antzeman berri da eta, hala, horren gainean ekiten baldin bada, suntsipena saihestu ahal izango litzateke. Beste ikerketarako talde batek mielina sortzeko ardura duen geneetako bat deskribatu du eta berau sortzea bultzatzeko aukeran hausnartzen dihardu. Eta, azkenik, mielina eratzen duten zelulen (oligodendrocitoak) biziraupenerako ezinbestekoa den faktore bat deskubritu da eta berau endekatzea saihesteko aukera aztertzen ari dira.

“Stemcells” edo zelula ama mesenkimalen gaineko ikerketa.

Paziente boluntarioez osatutako talde batekin ikerketa pilotu bat martxan jarri dugu, neuro-errehabilitazioaren gaineko proiektu bat burutze aldera.Azken urteotan “stemcells” mesenkimalekin (MSCak) burututako ikerketek terapia zelularra defendatzen dute, etorkizunean esklerosi anizkoitzerako aukera terapeutiko gisa. Aurtengo bileran gai honek garrantzi txikiagoa izan du eta lan gutxiago aurkeztu dira. 2010 urtean EA arloan adituen talde batek EA duten pazienteen tratamendua nolakoa izan beharko litzatekeen gomendatzen zuen adostasun dokumentu bat osatu zuen, oraindik ere “tratamendu esperimentala” dela kontuan izanik. Komenigarria da neurologian adituek protokolizatu eta kontrolatutako saiakuntza kliniko baten baitan burutzea, praktika kliniko onaren gida-lerroak jarraituz eta komite etikoen jarraibideen arabera.

EAk eragindako endekapen kognitiboari, memoriari eta neuro-errehabilitazioari buruzko ikerketa.

Ikerketa berriei esker, ulertzera hel gaitezke zergatik EA duten pertsona askok arazo kognitiboak dauzkaten eta beste batzuek ez, nola neur dezakegun endekapen kognitiboa eta zer egin dezakegun sintoma hauek tratatzeko. Zenbait ikerketa neuro-psikologiko aurkeztu ziren, horietan, test neuro-psikologikoen baterien eta erresonantzia magnetiko funtzionalen bitartez, zeregin jakin batzuetan burmuineko zein atal aktibatzen diren agertzen da eta burmuineko zein atal egon daitezkeen funtzionatzen ez duten beste batzuk konpentsatzen. Garun-azaleko zenbait ataletan eta talamoan izandako kalteak endekapen kognitiboarekin lotuta daudela dirudi.

Esperimentazio fasean dauden farmako berriek galdutako funtzio neurologikoa berreskuratzen eta lehengora dezaten saiatzen dira.Lan hauetan oinarrituta, neuro-errehabilitazio proiektuan parte hartzen duten paziente boluntarioen talde batekin ikerketa pilotu bat martxan jarri dugu Bizkaian. Emaitzak positiboak baldin badira, kaltetuen talde handiagoari eskain geniezaioke.

Datozen urtean erabakigarriak izango dira proiektu honi eta beste askori dagokienez. Espero dut bizi dugun egoera ezegonkorrak aurrerapauso hauek eten ez ditzan. Ikerketa da gure etorkizuna.

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »