Sin categoría

Udazkeneko afaria erritmo solidarioa Carlton Hotelean

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1819 aldiz

Euskal gizartea Esklerosi Anizkoitzaren aldeko ekintzetan tinko Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatutako Udazkeneko Afariaren XII edizioa azaroaren 8an ospatu zen Bilboko Carlton Hotelean. Arrakasta handia izan zuen: gizarteko arlo guztietako […]

Euskal gizartea Esklerosi Anizkoitzaren aldeko ekintzetan tinko

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatutako Udazkeneko Afariaren XII edizioa azaroaren 8an ospatu zen Bilboko Carlton Hotelean. Arrakasta handia izan zuen: gizarteko arlo guztietako 200 lagun baino gehiago izan ziren bertan, Esklerosi Anizkoitzaren alde tinko eginez. Ardatz nagusia musika izan zeneko jardunaldi honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jaso zuen: bertan izan ziren ordezkari lanetan Osasun sailburu Jon Darpón eta Gizarte Politiken sailburu Juan Mª Aburto. “My way”, “moves like Jagger”, “Si tú me dices ven”, “Simply the best” eta halakoen akorde solidarioek hoteleko aretoak girotu zituzten, eta, horien gidari izan ziren Asier Hormaza, Gurutze BeitiaSol Maguna eta Gemma Martínez aurkezle eta

Udazkeneko hitzordu solidarioan Jaime Vilallongak girotutako eta ezustekoz betetako ikuskizun dibertigarria izan zen areto Urdinean kokteletik hasi eta dantzaldi handira arte. Afarian zehar marka ospetsu batzuek emandako oparien zozketa berezia egin zen: Ion FizJavier BarroetaArrese, bertaratuen gozagarri; Carolina HerreraMercedes de MiguelAlicia RuedaSmith & Smith, Joyería Suárez,  Juan HumaranVeritasYolanda AberasturiCri Cri DamaViajes Abando Areeta, SolturMarsol,  El GansoHotel ArrizulForum SportMarcel ArranzComplementos TabúJesús LizasoLos Encajeros, 5th Avenue eta Codorníu – Euskal Exclusivas; honek gaueko une gorena eskaini zuen  Eduardo Irurte tenoreak eta Leyre Mesa sopranoak abestutako ‘La Traviata’rekin topa egiteko aukera eman baitzuen. Gonbidatuei harrera egin zieten EA Euskal Fundazioko buru den Javier Ormazabalek, presidenteorde Begoña Ruedak eta zuzendari gerente Pedro Carrascalek, Fundazioko komunikazio eta marketin zuzendari  Marta Fernández RiverakMarta de la Rica eta Mikel Antizarren laguntzaz, antolatutako udazkeneko afarian. Hitzorduan ez zuten hutsik egin Gizarte Politiketako sailburuorde Iñigo Pombok, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko presidente Carmelo Barriok, Osasun Saileko Kontseilaritza Kabineteko zuzendari Fátima Ansotegik, Ion Aiartza eta Amaia Arregi legebiltzarkideek, eta Bilboko Udaleko zinegotzi diren Beatriz Marcos, Yolanda Diez eta Goyo Zurrok. Politika arloko ordezkariak ere izan ziren: Andoni Rekagorri eta Luis Norberto Gómez Larrea, Bizkaiko Foru Aldundikoak, eta Batzar Nagusietan alderdi popularreko ordezkari diren Esther MartínezCarmen Carrón eta Eduardo Andrés. Bestalde, Muskizeko Udaleko zinegotzi Rufino ManterolaUnai Landaburu eta Maitane Gallarreta ere bertan izan ziren. Esklerosi anizkoitzari euren babesa eskainiz, Carmen Urrestarazu, Arresekoa; Pilar ArestiAscensión Pastor eta Arrate Ojanguren xarmagarri eta dotoreak. Goi mailako joskintzako diseinatzaile Javier Barroeta, Agueda Peñarekin; Jon Ortuzar, Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusia; Ramón Alkorta, Bilboko Athletic Clubeko zuzendaria; Ana Ybarra, Fundazioaren laguntzaile handia, eta Fernando Gascón En Boga-koa; José Antonio Nielfa, la Otxoa artista, 5th Avenue-ko Ibana Asorainekin; Julio Alegría eta Mariapi Alza, Smith & Smithekoak; Manuel Mendoza, Los Encajeros-ekoa, Pilar de la Ricarekin; Yolanda Aberasturi, estilista ospetsua Alberto Gonzálezekin; Mª Jesús Briongos, Cri Cri-koa, bere senar José Ramón Lejarzarekin; Jon Zulaika, Hotel Arrizul-ekoa bere familiaz lagunduta; Pilar Díaz maitagarria, Marcel Arranz ile-apaindegietako zuzendaria; Mónica Padró, El Globo-koa, Cynthia Martínez eta Jon Alonso, Carolina Herrerakoak; < strong>Iñigo Zabalburu El Ganso-koa. Baita Jesús Lizaso eskultorea, Juan Humaran pintorea lagun zuela, Javier Conde txapeldun paralinpikoa, eta  beti dibertigarri eta “glamuroso” Jorge Canivell, Bilbaoclick-ekoa eta José Luis Merino Gorospe, Arte Ederren Museoko kontserbazio eta zaharberritze Saileko burua ere. Gainera, beste emakume solidario batzuk ere agertu ziren: Marian López, Club de Leones-eko presidentea, Vicen López de AberasturiBerta LongasBegoña Muguerzarekin eta Begoña Urtzaga, Retinosis Pigmentaria elkarteko presidentea, EA Euskal Fundazioko patroi  Mª Angeles Lara, Mª Luisa Ustarroz, Alfonso Castresana abokatua eta Leire Avellanal doktorea, eta Arabako EA Elkarteko presidente Gorka Villar. Osasun munduko ordezkaritza zabala izan genuen: Alfredo Antigüedad, Basurtuko Ospitaleko Neurologia ataleko burua, Juan José Zarranz, Gurutzetako Ospitaleko Neurologia ataleko burua, Teresa Sarobe emaztearekin etorri zena;  Mar Mendibe eta José Antonio García Merino, Cristina Llarena doktorea eta Carmen Sebastián eta Nekane Lauzirika eta Gemma Cobo Almagro kazetariak. Bai eta Marcos FrancoElvira MuguerzaGabriel Martínez Compadre eta Ana Martín doktoreak , Euskalduna Klinikakoak. eta Innobasque-tik, Carolina Rubio eta Lola Elejalde ere. Industria farmazeutikotik, Laura San BasilioAna VankoningslóoRosa MaestreBerta Doncel, Biogen Idec-ekoak; José Angel Sanz eta Iñigo Uria de Merck eta Francis Viceira, Almirall-ekoak, bertaratu ziren. Fundazioari babesa emanez, Izaskun Casas, Forum Sport-ekoa; Gorka Ansuategui, Lagun Aroko Marketin zuzendaria; Julio AlvarezAida Otaola eta Asier Pereda, Virtualware-koak eta beste lagun zoragarri asko ere izan ziren, eta Udazkeneko Afaria arrakastatsua izan zedin bere ekarpentxoa egin zuten. “Gauza guztiek dute euren edertasuna, baina denek ezin dute ikusi”. Azaroaren 8an, eskuzabaltasunaren eta elkartasunaren melodiak dir-dir egin zuten Bilbon.

 Argazkiak: E. Moreno Esquibel @morenoesquibel

HELBURU EDERRA Udazkeneko Afariaren helburuak bete-betean lortu dira: Gizartea Esklerosi Anizkoitza zertan den jakinaren gainean jarri eta sentsibilizatzea, eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei eskaintzen dizkiegun gizarte eta birgaitze zerbitzuak finantzatzeko fondoak lortzea. Bestalde, MSIF (EA Nazioarteko Federakundea) gaixotasunak modu larrienean aurrera egiten dueneko modua aztertzen ari da da mundu ikerketa batean; izan ere, esklerosi mota horietarako tratamendurik ez dago oraindik. Eta horretan ere lagunduko dugu aurten.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »