EA Gaurkotasuna

Martxan da esklerosi anizkoitza dutenen aldeko Kosta Trail lasterketaren 9. edizioa

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1881 aldiz

Kosta Trail lasterketaren 9. edizioa ekainaren 15ean egingo da, Sopelan, eta ibilbidea berria izango da. Lasterketak kirola eta elkartasuna uztartzen ditu, eta ohitura osasungarriak sustatzeko ere balio du. 2013an 12.500 […]

  • Kosta Trail lasterketaren 9. edizioa ekainaren 15ean egingo da, Sopelan, eta ibilbidea berria izango da.
  • Lasterketak kirola eta elkartasuna uztartzen ditu, eta ohitura osasungarriak sustatzeko ere balio du.
  • 2013an 12.500 euro baino gehiago bildu zituzten.
  • Lasterketak hiru modalitate dauzka: korrikaldia (30 km), mendi-martxa (20 km) eta familia-martxa (11 km).

kostaTrail_Cartel_2014

Lasterketaren 9. edizioaren sustatzaileak Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa dira, eta bildutako dirua Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioari emango diote.

Era horretan, Kosta Trail lasterketan parte hartzen dutenek Fundazioaren proiektu solidarioa aurrera eramaten lagunduko dute (izen-emateak: korrikaldirako, federatuek 17 euro eta federatu gabeek 22 euro; martxetarako, 5 euro).

Antolatzaileek aurreko edizioan baino diru gehiago biltzea espero dute; iaz 12.500 euro baino gehiago bildu zituzten, eta diru hori Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioari eman zioten.

Aurten ere, Kosta Trail lasterketaren antolatzaileek Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioari emango diote bildutako diruaren parte bat, erakunde hori eredu baita Euskadin eta estatuan. Fundazioak zazpigarrenez jasoko du diru hori, eta esklerosi anizkoitza duten gaixoentzako errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuak eta arreta psikologikoa finantzatzeko erabiliko du. Esklerosi anizkoitza gaixotasun neurologiko sendagaitz bat da, heldu gazteen artean ohikoena eta gehien desgaitzen duena. Euskadin 2.200 lagunek dute esklerosi anizkoitza, eta Bizkaian 1.200 lagunek.

Ekainaren 15ean Uribe Kostan egingo den Kosta Trail lasterketaren ibilbidea berria izango da, Sopelan hasi eta amaituko baita. Gainera, sustatzaileak antolaketa hobetzen ari dira, partaideen mesederako. Korrikaldirako online eman behar da izena, www.kostatrail.com web-gunean; eta martxetarako, berriz, Forum Sport dendetan.

Kosta Trailek profilak ere badauzka gizarte-sareetan: Facebooken, (http://www.facebook.com/kostatrail), eta Twitterren, (@kostatrail). Horrez gain, #kostatrail etiketa erabiliko da lasterketaren inguruko berriak emateko, gainerako korrikalariekin harremanetan jartzeko, entrenamenduetarako aholkuak eman eta jasotzeko, e.a.

kostatrail_2012_410kostatrailKosta Trail a beneficio de Esclerosis Múltiple

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »