Sin categoría

Ezintasunaren gaineko aurreiritziak

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1597 aldiz

Txema Bernal. EA diagnostikoa duena Kaixo. Zuengana jotzen du nire historia jendaurreratu nahi dudalako, niri gertatutakoa beste inori gerta ez dakion. Esklerosi anizkoitza dut, eta makuluak behar ditut ibiltzeko. 2013ko apirilaren […]

Txema Bernal. EA diagnostikoa duena

Kaixo. Zuengana jotzen du nire historia jendaurreratu nahi dudalako, niri gertatutakoa beste inori gerta ez dakion. Esklerosi anizkoitza dut, eta makuluak behar ditut ibiltzeko. 2013ko apirilaren 28an, San Mamesera joan nintzen Athletic-Barca partida ikusteko asmoz.

Sartzeko atera iritsi nintzenean, sarrerez arduratzen zen “txapelgorriak” zelairako sarrera ukatu zidan. Bai, sarrera ukatu zidan, berak pentsatzen zuelako nik makuluak botako nituela zelaira. Zaila izango litzateke azaltzea une horretan zehazki nola sentitu nintzen. Haraino joan nintzen partida ikustera, eta horretarako aukera ukatu egin zidaten, baina ez hori bakarrik: lotsatuta, baztertuta, sentitu nintzen. Hori ikusita, ilaran zegoen pertsona batek lagundu egin nahi izan zidan, eta txapelgorriari kasurik egin gabe sartzeko esaten zidan. Une horretan, txapelgorriak jakaren txanotik heldu eta atzerantz bultzatu ninduen, eta ZELAIRA EZ NINTZELA SARTUKO, MAKULUAK NITUELAKO berretsi zidan. Nik neure egoera azaldu nion, eta elbarrien agiria ere erakutsi nion, baina berarentzat traba bat nintzen une horretan, eta nire ezintasun eta ezjakintasunean joan egin nintzen, erabat lur jota sentitzen bainintzen.

Jendeak ez daki zelako mina egin dezakeen, euren jokabide eta ulertu ezinarekin. Gure lekuan jartzeko eskatu nahiko nieke.Hurrengo egunean, Athleticekin harremanetan jarri ginen jasotako tratua salatzeko. Eta Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearekin eta Fekoor-ekin ere bai. Athletic-ek ondo hartu gintuen uneoro. Hurbileko tratua eman ziguten uneoro eta jazotakoa ondo aztertzeko konpromisoa hartu zuten, Berriro halakorik gerta ez zedin.

Testu honen xedea da zuek guztiok, bi aldeak, kontzientziatzea. Alde batetik, pertsona guztiak, ez baitakite zelako mina egin dezaketen euren jokabide eta ulertu ezinarekin. Horiei, juzgatu aurretik  gure lekuan jartzeko esango nieke; eta, bestalde, ezintasunen bat duten pertsona orori esan nahi diet gauza hauek gerta dakizkigula, baina badirela legeak halako jokabideak baimentzen EZ dituztenak. Beraz, ez amore eman eta indartu egoera hauen aurrean; guztion eskubidea da.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »