Sin categoría

Ez izan egoitzen beldur

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1696 aldiz

Justi Acedo. Orain dela 40 urtetik hona Esklerosi Anizkoitzarekin bizi da. Neure burua aurkeztuko dut. 88 urteko emakumea naiz, Sestaon jaio nintzen (Bizkaia) eta bertan pasa nituen nire bizitzako lehendabiziko […]

Justi Acedo. Orain dela 40 urtetik hona Esklerosi Anizkoitzarekin bizi da.

Neure burua aurkeztuko dut. 88 urteko emakumea naiz, Sestaon jaio nintzen (Bizkaia) eta bertan pasa nituen nire bizitzako lehendabiziko 26 urteak, senarrarekin ezkondu nintzen arte. Esklerosi Anizkoitza (EA) daukat 48 urte neuzkanetik eta, gaixotasunak astiro egin zuenez aurrera, bizitza gozatu ahal izan dut. Ahal genuen guztietan bidaiatzen ginen nire senarra eta biok eta, bidaia horietan, urte luzez lagun izaten jarraitu duten pertsona ugari ezagutu ditugu. Ikus dezakezuenez, endekapen-gaixotasuna badaukat ere, horrek ez dit bizitza eder hau gozatzea galarazi.]Esklerosi Anizkoitzak ez dit bizitza eder hau gozatzea galarazi.

Hala eta guztiz ere, pixkanaka gaixotasunak aurrera egin zuen, makuluak erabiltzen hasi behar izan nuen eta, azken aldian, gurpildun aulkian ibiltzen naiz. Horren guztiaren gainetik, une bakoitzak eskaintzen didana aprobetxatzen jarraitzen dut, izan ere, auto berezi bati esker, irteera eta txangoak egiten jarraitzeko gai bainaiz.

71 urte bete nituela, egoitza batera etortzeko erabakia hartu behar izan genuen, nahiz eta nire senarra ondo egon, nik ezin bainuen neure kasa moldatu. Ez genuen inolako zailtasunik izan bertara egokitzeko orduan, nik arreta ona jaso nezan lekurik egokiena hura zela jakin bagenekielako.

Orain Barrikako (Bizkaia) Elorduy Egoitzan bizi naiz, bertan 16 urte daramat dagoeneko, horietatik 6 alargun igaro ditut, eta Jaungoikoak indarra ematen dit oraindik nire gaixotasunaren kontra borrokan jarraitzeko. Aisialdian irakurtzen aritzen naiz, psikologia saioetan, kaperan, pasieran… Horretaz gain, zentro honen aldameneko parajeek nahiko laguntzen didate, itsaso eta mendiak inguratuta baitago.

Nire senarrarekin oso une polit eta kutunak bizi izan nituen. Nire senarrak elizan abesten zuen, baita egoitzan ospatzen genituen jaietan ere. Poz handia ematen zigun egoitzan geunden gainontzekooi. Hala eta guztiz ere, azken urteak oso gogorrak izan ziren, izan ere, Alzheimerrak jo baitzuen nire senarra. Horrek, gurpildun aulkian nengoela, bera zaindu ezinik, nahigabe handia eragin zidan niri. Elkarrekin igarotako une eder guztiak gogoan izanda, bere konpainia galtzea are gogorragoa izan zen orduan.

Beti izan dut neure burua pertsona sendotzat eta uste dut horri esker lortu dudala behea ez jotzea. Horretaz gain, fedea ere oso zutabe garrantzitsua izan da nire bizitzako momenturik latzenetan.

Euren burua oztopoz inguratuta ikusten duten horiek egoitzetara joatera animatu nahi ditut, zeren eta, kontzientzia hartuz eta etxean dauzkaten zailtasunak onartuz baldin badoaz, atsegina irudituko baitzaie bertara egokitzea.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »