Busti zaitez

Esklerosis Anizkoitza

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 3791 aldiz

Esklerosi Anizkoitza (EA) nerbio sistema zentralaren gaixotasuna da. Garuna naiz bizkarmuina puztu edo handitzen dira, eta ondorioz mielina desagertzen joaten da. Honek guztiak, nerbio sisteman orbanak sortzen ditu. Gazte helduen […]

resonancia

Esklerosi Anizkoitza (EA) nerbio sistema zentralaren gaixotasuna da. Garuna naiz bizkarmuina puztu edo handitzen dira, eta ondorioz mielina desagertzen joaten da. Honek guztiak, nerbio sisteman orbanak sortzen ditu.

  • Gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da, eta normalean 18 eta 35 urteren artean diagnostikatzen da.
  • Emakumeei eragiten die gizonezkoei baino gehiago.
  • Gazteen artean bigarren ezintasuna kausa da, trafiko istripuen atzetik.
  • Gaixotasun kroniko bat da, bizi kalitatean ondorioak eragin ditzakeena, horregatik gizarte eragin handia sortarazten du.

Esklerosi Anizkoitzaren ohiko zeinua brote eran da, eta ondorioak geratu ahal dira edo ez, eta luzaroan errepikatzen dira. Gune hotzetan eta epeletan arruntagoa da, eta nahiko ezohikoa tropiko aldeetan.

Pertsona gazteetan, kronikoa, eta ezintasuna sor dezakeen gaixotasun bat denez, EAk familian, gizartean, lan eta ekonomia eremutan eragin handia sortarazten du.

EZ da kutsakorra

SAIHESTEZINA da

EZ da hereditarioa

EZ da hilkorra

Sintoma arruntenak hauek dira:

  • Sentimen arazoak, orekarenak eta mintzairarenak.
  • Dardara, gorputzadarren ahulezia eta kasu larrienetan paralisia.
  • Espastizitatea, gernu-sistemaren alterazioak, zorabioa, nekea, inurridura eta ikusmenaren alterazioak.

EA sortarazten duen iturburua ezezaguna da, horregatik gaixotasuna sendaezina da. Gaur egun, botika berriak daude gaixotasunaren eboluzioa geldiarazten dutenak eta brote kopurua gutxitzen dutenak, kasu batzuetan.

Epidemiologi azterketa berrien arabera, Esklerosi Anizkoitza 100.000  biztanletik 80 kasu daude.

2.200 PERTSONEk pairatzen dute Esklerosi Anizkoitza Euskadin.

40.000 PERTSONEK pairatzen dute Esklerosi Anizkoitza Estatuan.

Europan, EA dutenen zifra 400.000 da.

8 orduro kasu berri bat diagnostikatzen da Estatuan.

Busti zaitez! Lagun gaitzazu laguntzen!!

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »