ADEMBI EU

Urizartorre Egoitza

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2830 veces

Instalazioak “Urizartorre” Bizitokia Bilboko Irala auzoan dago, San Luis Beltran elizaren ondoan. Eraikinak 4 solairu eta guztira 1.300 metro koadro ditu erabilgarri. Bizitokiko guneak oso zabalak direnez bertatik mugitzea erraza […]

Urizartorre Bizitokia Euskadin dagoen lehen bizitokia da Esklerosi Anizkoitza dutenentzat; 2011ko martxoan inauguratu zen. Bizitokiaren jabea Bizkaiko Foru Aldundia da eta ADEMBIk kudeatzen du.

Urizartorre Bizitokia gizarte arloan aurrerapen handia izan da Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta gaixotasun hori dutenentzat eta euren familientzat sortzen diren arazo larriei aurre egiteko balio du, gaixotasunak aurrera egiten duenean gaixoek zaintza berezia behar baitute.

Zentro hau mendekotasun handia duten 16 lagunentzat etxea da, eguneroko jarduerak burutzeko zaintza bereziak behar dituztenak; 12 leku Esklerosi Anizkoitza dutenek betetzen dituzte, eta beste 4rak antzeko ezgaitasun fisikoak dituztenek. Gainera toki bat behin-behinekoa da, egoera jakinetan erantzuna emateko, hau da, familiako inork ezin duenean gaixoa bere gain hartu.

adembi_maparesidencia

Urizartorre Egoitza
Torre Urizar, 26ª
San Luis Beltrán Eliz ondoan
48012 Bilbo
Tel. 944660710 Fax 94 466 07 71
urizartorre@emfundazioa.org

Instalazioak

“Urizartorre” Bizitokia Bilboko Irala auzoan dago, San Luis Beltran elizaren ondoan. Eraikinak 4 solairu eta guztira 1.300 metro koadro ditu erabilgarri.

Bizitokiko guneak oso zabalak direnez bertatik mugitzea erraza da eta inork ez du arazorik. Behe solairuan gimnasioa dago, eguneko zentroa eta kanpora begira terraza duen jantokia ere bai, sukaldea ere bertan dago, eguneroko janaria prestatzen den lekua, eta baita biltegia ere; lehen solairuan administrazio gunea dago, errehabilitazio-gelak, ordenagailu-gela bat eta liburutegia; eta bigarren eta hirugarren solairuan egoiliarren logelak daude.

Logelak indibidualak dira eta pultsadore bat dute alarma-sistemari, telebistari eta ohe artikulatuari konektatuta, eta mota guztietako laguntza teknikoak dituzte, hala nola, sabai-garabiak bainugelara joateko. Azken solairuan terraza handi bat ere badago.

Langile espezialiatuak

Bizitokiak “errehabilitazio integrala” oinarri duen arreta-eredua eskaintzen du, ADEMBIko langile espezializatuekin. Talde laguntzailean 16 lagun daude, osasun eta errehabilitazio arloko profesionalekin koordinazioan egiten dute lan, eta Elkartean bertan eskarmentu handia dutenez euren lanean egoiliarrek izan dezaketen arreta berezia bermatuta dago.

Arreta pertsonalizatua
  • Ostatua
  • Mantenua
  • Garbitasun pertsonala
  • Zaintza eta laguntza pertsonala eta soziala
  • Garbitegia

  • Garbiketa
  • Mantentze-lanak
  • Errehabilitazioa
  • Gizarte laguntza
  • Aisialdi-jarduerakLimpieza
Osasun eta errehabilitazio zerbitzuak
  • Erizaintza zerbitzua:  DUEren ardura da zauriak sendatzea, botikak prestatzea, konstanteak eta bestelakoak kontrolatzea, odola ateratzea eta gero diagnostikoa emateko beharrezkoak diren probak egitea eta osasuna hobetzeko arauak ezartzea. Erizaintzak egunero artatzen ditu Urizartorreko egoiliarrak. Gainera beste profesionalekin harremanetan dago ahalik eta zerbitzu onena emateko gaixoen sustapen, prebentzio eta zaintzan eta  senitartekoei ere osasunaren inguruko informazioa ematen diete.
  • Arreta psikologikoa: Urizartorre Bizitokiak psikologia zerbitzua du ezgaitasunarekin lotutako arazo pertsonalak gainditzen laguntzeko eta orientatzeko, eta besteekin eta inguruarekin bizitzen eta egokitzen laguntzeko. Senitartekoei ere laguntza eskaintzen die etxeko bat zentroan sartzea kolpe handia baita eta bizi-ohiturak aldatu egiten baitira.
  • Fisioterapia: 16 egoiliarrek astero egiten dituzte fisioterapia saioak, 45 minutukoak, gaixotasunak eragiten dituen gaitz guztiak landuz. Mekanoterapia programa bat ere badute saio indibidualen osagarri eta mugimendu ezaren ondorioak eta arazoak prebenitzen laguntzen du. Egoiliarrek egunero erabiltzen dituzte bizikleta pasiboak besoak eta hankak lantzeko eta baita bibrazio-plataforma ere.
  • Terapia okupazionala: Saio indibidualak egiten dira astero egoiliar guztientzat eta bertan bizi direnentzat aisialdi produktiboak duen garrantzia azpimarratzen dute terapia okupazionaleko saio horietan.
  • Logopedia: Saio indibidualak egiten dira astero, non eta egoiliarrak ebaluatzen diren etengabe. Talde-saioak ere eskaintzen dituzte, bi motakoak: batetik lengoaia, arreta, arrazonamendua eta elkar eragiteko txandak lantzen dira eta, bestetik, arnas-mekanika, nahita egindako eztula eta hotsaren eta arnasketaren arteko koordinazioa.  Menuak eta likidoak ere egokitzen dira egoiliar bakoitzak behar duenaren arabera, irensteko arazoak dituztenean. Jateko orduan gomendagarriak diren arauak eta jarrerak ere argitzen dira, baita ere egoiliar bakoitzarekin erabili behar diren kantitateak eta testura lodigarriak.
  • Yoga: Urizartorren dauden egoiliarrek astero egiten dituzte yoga saioak, besteak beste, lasaiketa, kontzentrazioa eta koordinazioa landuz.
  • Aisialdia: Egunero burutzen dira jarduerak aisialdiaren eta estimulazio kognitiboaren dinamikan sartzeko, hainbat ariketa eginez: denbora-espazioa eta norberaren orientazioa lantzeko, mugikortasun-ariketak, arreta-kontzentrazioa-memoria lantzeko, psikomotrizitatea, mahai-jolas egokituak. Eskulanen tailerrak ere egiten dira, zine-forum, boccia eta teknologia berrien erabilera (wifia, euskarri informatikoa). Aldiro irteera kulturalak egiten dira museoak eta erakusketak ikustera, hondartzara, saltoki handietara… horretarako furgoneta erabiliz.
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »