Artículos y estudios

Udazkeneko Afari izugarria Esklerosi Anizkoitzaren alde

Publicado por EM Euskadi | | Visto 723 veces

Udazkeneko elkartasunezko hitzorduak 10 urte bete zituen; hori ospatzeko, 80ko hamarkadako erritmoan elkartu ginen, Carlton Hotelean. Azaroaren 11n, ostirala, esklerosi anizkoitza dutenen aldeko Udazkeneko Afari berezia ospatu zuen Esklerosi Anizkoitzaren […]

Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple
Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple
Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple
Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple
Cena de Otoño a beneficio de Esclerosis Múltiple

Udazkeneko elkartasunezko hitzorduak 10 urte bete zituen; hori ospatzeko, 80ko hamarkadako erritmoan elkartu ginen, Carlton Hotelean.

Azaroaren 11n, ostirala, esklerosi anizkoitza dutenen aldeko Udazkeneko Afari berezia ospatu zuen Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak; ekitaldi arrakastatsua izan zen, bai partehartzaile kopuruari dagokionez, bai sortu zen giroari dagokionez. Afarian bildutako dirua Eugenia Epalza Euskal Fundazioaren errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzera bideratu da.

Bilboko Carlton Hotela toki perfektua izan zen jaialdi handi hau ospatzeko; 200 gonbidatu baino gehiago izan ziren hantxe. Hotelaren kupula dantza-leku bilakatu zen, Jaime Vilallongaren musikarekin, 80ko hamarkadako erritmoekin; bestalde, Arriaga Antzokiak lagatako jantziekin jardun zuten aktoreek, hauek ere musutruk.

Oscar Terol, Gurutze Beitia eta Asier Hormazak jardun zuten aurkezle lanetan, gau magiko eta ezustekoz betetako hartan; Jon Zabal mago azkarraren emanaldia eta Marilyn Monroe bera bailitzan Susan Laster abeslariak eskainitako “Happy bithday to you” famatua nabarmendu ziren, besteak beste.

Ongintzako ekitaldi honetan parte hartu zuten guztien artean, 15 opari zoragarri zozkatu ziren afari garaian: Ion Fiz diseinatzaileak, Dolores Promesas, Loius Vuitton eta Gucci etxeek, Yolanda Aberasturik, Suárez bitxitegiak, Smith&Smith, Veritas, Los Encajeros, Mercedes de Miguel, Ricas y Famosas eta Complementos Tabú etxeek emandako opariak eta Alejandra Icaza, Humaran eta Jesús Lizasok emandako arte-lanak.

Afarira etorri ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun Batzordeko lehendakari Carmelo Barrio; Osasun Sailburuaren Kabineteko buru Eva Egiguren; Oihana Agirregoitia, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo alorreko zinegotzia;Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza Saileko Iñigo Pombo eta Jon EtxebarriaBeatriz Marcos, Luis Hermosa, Alfonso Gil eta Yolanda Diez, Bilboko Udaleko zinegotziak; Eusko Legebiltzarreko Leopoldo Barreda; Bizkaiko Batzar Nagusietako Carmen CarrónMarisa Arrúe, Getxoko zinegotzia; Silvia Marsó aktorea, Athleticeko Alberto Uribe-Etxebarria; Ion Fiz diseinatzailea;  Yolanda Aberasturi estilista; Louis Vuittoneko Laura del Claux eta Tabaiba Fernández de CasadevanteMiriam Pintado eta Javier Lapeña, Dolores Promesasekoak; Guccitik, Sonia Herrera eta Ainhoa GutiérrezIñigo Unzueta, Ricas y Famosasetik; Los Encajeros-etik, Manuel Mendoza eta Pilar de la Rica; Juan Humaran pintorea; Jesús Lizaso eskultorea; Smith & Smitheko Julio Alegría eta Mariapi Alza; Tabúko Nuria Ferró eta Oscar RejónNekane Lauzirika; Magdalena Múgica,  Club Mujeres Siglo XXIeko lehendakaria eta Pedro Schmitt; Marta Pascual, SRB – Qué Nervióneko gerentea;  Alfredo Antigüedad Doktorea, Basurtoko neurologia-zerbitzuko burua; Mar Mendibe Doktorea; Luis Jaime Gómez; Ricardo Devis; Mikel Franco; Matías Pérez; Sandra Velasco; Forum Sporteko Jesús Beamonte eta Izaskun CasasMitxel Unzueta, Cecilia Atxa, Marian López Alegría Egoitzako lehendakaria; Charo Gruber; Fernando Maza, Alejandro de la Rica eta Jorge Canivell.

Gure eskerrik beroena afari honetan eskuzabaltasunez lagundu diguten guztiei: Carlton Hotelari, aktoreei, Txamuskinari ikuskizunaren ekoizpenagatik, Arriaga Antzokiari jantziak lagatzeagatik eta Codorníu – Euskal Exclusivasi. Eta eskerron berezi bana gure laguntzaile handiak diren Marta de la Ricari eta Enrique Moreno Esquibeli.

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »