Kanpainak

REPSOL FUNDAZIOAREN INTEGRAZIOAREN ALDEKO MARTXA

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1562 veces

Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioari egiten duen lana eskertu zioten Otsailaren 12an, igandea, Repsol Fundazioak antolatutako Integrazioaren Aldeko Martxa ospatu zuten. Martxa herrikoiak Itsas Museoan ekin zion ibilbideari eta Abandoibarrako pasealekua zeharkatu […]

Javier Ormazabal, recogiendo el reconocimiento de manos de Juan Mª LezcanoEsklerosi Anizkoitzaren Fundazioari egiten duen lana eskertu zioten

Otsailaren 12an, igandea, Repsol Fundazioak antolatutako Integrazioaren Aldeko Martxa ospatu zuten. Martxa herrikoiak Itsas Museoan ekin zion ibilbideari eta Abandoibarrako pasealekua zeharkatu zuen “Parte Hartu eta Basoberritu” lelopean, desgaitasuna duten pertsonen erabateko integrazioaren alde eta aukera berdintasunaren eta kirolaren baloreen garrantziari buruzko kontzientzia hedatuz; aldi berean, ingurunea berreskuratzearen eta mantentzearen aldeko martxan ere izan zen.

Martxaren amaieran, lau erakunderi egiten duten lana aitortu zitzaien, tartean, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioari; hain zuzen ere, gizarte-sentsibilizazioan egiten duen lan garrantzitsuagatik saritu zuten Fundazioa. Fundazioko lehendakari Javier Ormazabalek jaso zuen saria Petronorreko ordezkari Juan María Lezcanoren eskutik. Saritutako beste hiru erakundeak honakoak izan ziren: Saiatu Fundazioa, BSR Saskibaloia Gurpildun Aulkian eta CEE Urbegi.

Martxan bertan eta ondorengo ekitaldian honakoak ikusi ahal izan genituen, besteak beste: Petronorreko zuzendari Víctor Pérez de Guezuraga; Repsol Fundazioaren Gizarte eta Instituzio Alorretako zuzendari Javier Inclán; Bilboko Udaleko Gizarte-Ekintzako zinegotzi Eduardo Maiz; Petronorreko ordezkari José Luis ArredondoJuan Antonio Lezcano eta María Gaztelu eta Repsol Fundazioko ordezkari Luisa Roldán. Esklerosi anizkoitza duten pertsonek, haien senitartekoek eta Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioko langile eta ugazabek ere parte hartu zuten martxan.

Repsol Fundazioak laster Bizkaiko eremu baten egingo den baso-berritze jardunaldi baten parte hartzeko deia egingo die martxan parte hartu zutenei.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Repsol Fundazioari eta Petronorri, ekimen integratzaile hauek antolatzeagatik eta esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokari eskainitako laguntasunagatik.

Inicio de la marcha
Javier Inclán, Javier Ormazabal, Eduardo Maiz, Víctor Pérez de Guezuraga, José Luis Arredondo, Juan Antonio Lezcano y María Gaztelu.
Amets, junto a su ama Joana, recibió el reconocimiento por ser el participante más joven de la marcha, de manos de Eduardo Maiz
Javier Inclán en la entrega a Víctor Pérez de Guezuraga de un bonsai.
Ibana, afectada de EM, participó en la marcha con su familia
Jaime y su familia, llegando a la meta
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »