Zerbitzuak

Psikologia eta Neuropsikologia

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2304 veces

Esklerosi anizkoitza diagnostikatzen den momentuak eta gaixotasunaren eboluzioan ematen diren egoera edo zirkunstantziek (agerraldiek, okerrera egiteak…) arazo emozionalak sor ditzakete. Psikologia-zerbitzuaren bitartez, egoera horiek kudeatzeko teknikak ikas ditzakete gaixoek, horrela, […]

Esklerosi anizkoitza diagnostikatzen den momentuak eta gaixotasunaren eboluzioan ematen diren egoera edo zirkunstantziek (agerraldiek, okerrera egiteak…) arazo emozionalak sor ditzakete. Psikologia-zerbitzuaren bitartez, egoera horiek kudeatzeko teknikak ikas ditzakete gaixoek, horrela, etapa ezberdinak gainditu ditzaten.

Batzuetan, gabezia kognitiboak sortzen ditu esklerosi anizkoitzak; gabezia horiek neuropsikologiaren bitartez lantzen dira, gaitasunak hobetzeko eta kaltetze kognitiboa geldotzeko.

Terapia psikologikoak hainbat tresna eta baliabide eskaintzen dizkie gaixoei, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoari aurre egiteko eta sortuz joan daitezkeen egoera berrietara egokitzeko prozesuan beharrezkoak direnak. Terapia psikologikoak aldaketa prozesu hori erraztea bilatzen du, bai gaixoari, bai haren senitarteko eta gertukoenei ere.

Neuropsikologia, berriz, gaitasun kognitiboak baloratzeaz edo ebaluatzeaz arduratzen da, hala nola, arreta, kontzentrazioa, alertarako gaitasuna, ernetasuna, arreta zatikatua edota memoria (berehalakoa, epe laburrekoa eta epe luzekoa) lan-memoria, informazioa prozesatzeko abiadura, hizkuntza (bai hitz egiteko gaitasuna, bai ulermen-gaitasuna eta egikaritzeko funtzioak), plangintzarako eta antolakuntzarako gaitasuna, iritziak sortzeko gaitasuna, erabakiak hartzekoa…

Zerbitzu honen bitartez, goi-mailako gaitasunak edo funtzioak hobetzeko estrategiak edo teknikak ikasteko lan egiten da eta hainbat ariketa lantzen dira, erabiltzaileek euren gaitasun kognitiboei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko helburuarekin, era horretan, narriadura globala moteltzea lortuz; izan ere, nahiz eta batzuetan ezin dugun errehabilitazioaz hitz egin, entrenamendua egitea edo estimulazioa lantzea lor dezakegu.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »