Zer da EM

Ohiko galderak

Publicado por EM Euskadi | | Visto 735 veces

[box_light]Me han diagnosticado Esclerosis Múltiple. Todo lo que necesitas saber…[/box_light] A continuación respondemos a las 20 preguntas más frecuentes que los pacientes realizan en una consulta específica de Esclerosis Múltiple. […]

Me han diagnosticado Esclerosis Múltiple. Todo lo que necesitas saber…

Dra. Mar Mendibe

A continuación respondemos a las 20 preguntas más frecuentes que los pacientes realizan en una consulta específica de Esclerosis Múltiple.

Por la Dra. Mar Mendibe, responsable de la Unidad de Esclerosis Múltiple del Hospital Universitario de Cruces (Bizkaia) y el Dr. Sabas Boyero, neurólogo del Hospital Universitario de Cruces.

————————————

¿Cuál es la causa de la Esclerosis Múltiple (EM)?
EAren zergati edo jatorri zehatza ezagutzen ez dugun arren, zientzialari askoren ustez, mielinaren suntsitzea immunologia-sistemaren erantzun anormal baten emaitza da. Hipotesirik onartuena da EA faktore askoren elkartzearen emaitza dela. Aurre-joera genetiko jakin bati ingurune-faktore ezezagunak lotzen bazaizkio, alterazio bat sortzen da erantzun immunologikoan eta horixe da gaixotasunak berezkoak dituen hantura eta desmielinizazioa sortzen dituena.
arriba

¿Todos los pacientes evolucionan igual?

Hastapenari eta eboluzioari dagokionez, gaixotasun oso aldakorra da EA. Sintomei dagokienez, ohikoena izaten da agerraldiak izatea; agerraldi edo brotetzat jotzen da 24 ordu baino gehiago irauten duen edozein sintoma neurologiko berri edo bat-bateko.
Gaixo-berritzeak edo agerraldiak oso ezberdinak izaten dira sintomei, intentsitateari, iraupenari eta errekuperazioari dagokienez.
arriba

¿Qué tipos de variantes de la Esclerosis Múltiple existen?

Gaixoen %85ek gaixo-berritze edo agerraldiekin hasten dute euren gaixotasuna; aldaera kliniko honi EA Atzerakari-Errepikaria deitzen zaio. Egunak edo asteak irauten dituzten exazerbazioak sufritzen dituzte gaixo hauek eta agerraldi horietatik guztiz edo partzialki leheneratzen dira. Agerraldien arteko garaietan egonkor mantentzen dira. Gaixoen %10ek inoiz ez dute agerraldirik izaten eta gaixotasunak hasieratik egiten du okerrera, poliki-poliki; aldaera kliniko honi Esklerosi Anizkoitz Primarioki Progresiboa deitzen zaio.
Esklerosi Anizkoitz Sekundarioki Progresiboaren kasuan, gaixoek, hasieran, agerraldiak edo broteak izaten dituzte eta 10-20 urteren buruan, agerraldiak izateari utzi eta okerragotzen hasten dira, poliki baina progresiboki.
Kasu bakoitza banan-banan aztertu behar da, izan ere, gaixotasun motaren arabera, tratamendu ezberdinak behar izaten dituzte.
arriba

¿Existen casos benignos de Esclerosis Múltiple?
Badakigu gaixoen %30 inguruk agerraldiak edo gaixo-berritzeak izaten dituzten arren, sekuelarik gabe leheneratzen direla. Gaixotasuna hasi eta 15 urtera aztertzen baldin baditugu, bizitza gutxi gorabehera normala dutela ikusiko dugu, desgaitasunik gabea; eta horrelaxe eusten diote bizitza osoan zehar.
arriba

¿Es una enfermedad hereditaria?

EA ez da herentziazkoa, hala ere, egindako ikerketek erakusten digute badagoela nolabaiteko aurre-joera familiarra. EA duten pertsonen %80k ez dute EA duen gertuko senitartekorik. Uste denaren arabera, aurre-joera genetikoak gaixotasunaren erantzukizunaren zati bat besterik ez du; izan ere, kanpoko faktore jakin batzuek ere eragina izan dezakete gaixotasunaren jatorrian.
Umeak izan nahi dituzten EAdun gurasoei aholku genetikoa egin beharra eskatzen duen gaixotasuntzat ez da jotzen
arriba

¿Todas las recaídas producen los mismos síntomas?

EAk zerebroaren edo ornomuinaren edozein atal erasan dezake, hortaz, sintomak askotarikoak izan daitezke. Ohikoenak gorputz-atalen baten sentsibilitate-alterazioak izaten dira (inurridurak, sorgortasuna), zangoen edo besoen ahuldadea, ikusmen lausoa, ikusmen bikoitza, oreka falta edo ezegonkortasuna, bertigoa…
Horrek ez du esan nahi gaixoek aipatutako sintoma guztiak izan behar dituztenik.
arriba

¿Existe alguna prueba o análisis que dé el diagnóstico de certeza en la EM?
Esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa historia klinikoan eta medikuaren eta gaixoaren arteko elkarrizketan oinarritzen da, batez ere. Erresonantzia magnetikoa, potentzial ebokatu, analisi eta puntzio lunbarra bezalako proba osagarriek diagnostikoa egiaztatzen laguntzen dute. Proba hauetako bat ere ez da espezifikoa. Horregatik, batzuetan diagnostikoa egitea konplexua izan daiteke eta proba gehiago eta hainbat urtetako garapena behar izaten da diagnostikoa behin betikoz baieztatzeko.
arriba

¿Cómo afecta el calor o las altas temperaturas a un paciente con EM?

EAdun gaixo gehienek uste dute eguraldi beroak, ur beroarekin hartutako dutxek edo sukarrak gaixotasunaren sintomak txartu egiten dituela aldi baterako. Kasu horietan neurri fisikoak hartu behar dira tenperatura altuak saihesteko: aire girotua, izotza jartzea, likidoak hartzea.
Ez da antzeman udako hilabeteetan agerraldi edo gaixo-berritze kopurua areagotu denik. Agerraldiek ez dute urtaroei lotutako erritmorik jarraitzen.
arriba

¿Existe una dieta eficaz que influya en la evolución de la enfermedad?

Ez dago esklerosi anizkoitzarengan eragina duela erakutsi duen dieta berezirik.
Batere interes zientifikorik gabeko komunikabide batzuetan “EA dieta” ugari azaldu izan da, baina horietako batek ere ez du frogatu eraginkorra denik.
Elikadura anizkun eta orekatua da, orokorrean, osasun ona izateko oinarria.
arriba

¿Cómo afectan las infecciones en la Esclerosis Múltiple?

Infekzio bat izan ondoren (sukarrarekin), gaixo-berritze edo agerraldi bat izateko joera handiagoa izaten dute EAdun gaixoek.
Nolanahi ere, ez da frogatu EAdun pertsonek katarroak edo beste infekzio batzuk harrapatzeko joera handiagoa dutenik.
arriba

¿Los pacientes con EM se pueden vacunar?

Ez dago txertoek gaixotasuna okerragotzen dutela frogatzen duen ikerketarik. Hortaz, kasu bakoitzean baloratu behar da txertatzeko dagoen beharra eta zuhurtasunez jokatu.
Gripearen aurkako txertoari dagokionez, EAdun gaixoak ez dira arrisku taldetzat jotzen, hortaz, urteroko txertoa ez da derrigorrezkoa. Modu prebentiboan eman behar da txertoa, balizko arrisku handia baldin badago.
arriba

¿Es peligrosa la anestesia local o general?
Anestesia, lokala zein orokorra, beste edozein gaixori bezala eman dakioke EAdun gaixo bati, eta arrisku berberak dauzka. Esklerosi anizkoitz aurreratua duten gaixo batzuek arnasketa arazoak izan ditzakete; kasu horietan, kontu handiagoz jokatu beharko da.
arriba

¿Es posible tener fallos de memoria?

Esklerosi anizkoitza ez da memorian nahasmendu handiak sortzen dituen gaixotasuna, salbuespenak salbuespen; sor daiteke horrelako arazoren bat gaixotasunaren modu progresibo eta desgaitzaileen kasu batzuetan. Hala ere, proba eta test neuropsikologiko espezifikoen bitartez, gaixo batzuek ikasteko, arreta jartzeko eta kontzentratzeko, erabakiak hartzeko eta informazioa prozesatzeko abiaduran arazoak dituzten egiazta daiteke. Alterazio horiek gaixoaren lan-jarduera eta jarduera intelektuala baldintza ditzakete.
Memoria arazoak antzematen direnean, tartean beste arrazoi batzuk dauden baztertu behar izaten da, hala nola, antsietatea edo depresioa.
arriba

¿Es frecuente la depresión en pacientes con Esclerosis Múltiple?
Gaixotasuna gaixoen bizitzako une erabakigarri batean azaldu ohi da, maila pertsonaleko, profesionaleko eta familiarreko erabakiak hartzen direnean. Garapenaren ziurgabetasuna eta eratorritako arazo neurologikoek eurek gaixoen %75 eramaten du gaixotasunaren momenturen batean gogo aldartearen alterazioak edo depresioa sufritzera. Gaixoen bizitza-kalitatea hobetzeko ezinbesteko baldintza da gogo aldarte ona izatea.
arriba

¿Existen riesgos durante el embarazo?

Egin diren ikerketen arabera, haurdunaldiak ez du epe luzerako diagnostikoa aldatzen. Haurdunaldian zehar, emakumeek hobera egiten dute eta agerraldiak gutxitu egiten dira. Hala ere, erditzearen ondoren gaixo-berritzeak gehitu egiten dira behin behingoz, hurrengo hiru hilabeteetan, batez ere.
EA ez da, berez, haurdunaldirako kontraindikazio bat.
arriba

¿Tiene tratamiento la Esclerosis Múltiple?

Hiru tratamendu mota daudela esan dezakegu:
-Gaixo-berritze akutu edo agerraldietarako tratamendua.
-Gaixotasunaren garapena aldatzeko tratamendua.
-Gaixotasunak berezkoak dituen sintomei aurre egiteko tratamendua: gernu-arazo, neke, zurruntasun edo espastizitatea, depresioa, antsietatea…
arriba

¿Se deben tratar todos los brotes?
Ez. Gaixoa desgaitzen duten edo bere egoera orokorrean eragiten duten gaixo-berritze moderatu edo larriak tratatzea da joera. Ohikoena da gaixo-berritzeen ondoren errekuperatzea, batez ere, gaixotasunaren hastapenetan. Batzuetan, nahiz eta tratamendua jarri, errekuperazioa ez da erabatekoa izaten. Hilabete eta hiru hilabete arteko denbora itxaron behar izaten da, errekuperazioa baloratu ahal izateko.
arriba

Se ha hablado de la marihuana y derivados, ¿qué hay de cierto?
Azkeneko ikerketek ez dute frogatu mina, zurruntasuna eta espastizitatea kontrolatzeko objektiboki eraginkorra denik. Ez du gaixotasunaren garapena aldatzen. Aitzitik, dependentzia eta mendekotasun kasuen gorakada kezkagarria antzeman da.
arriba

¿Existe en alguna parte del mundo alguna cirugía curativa para esta enfermedad?

Ez dago horrelakorik. Garrantzitsua da gaixoei horren gaineko informazioa ematea; horrela, inolako funts zientifikorik gabeko kirurgiaren aurrean izan ditzaketen mirari-itxaropenak prebenitu daitezke.
Azkenaldian, batere zehaztasun zientifikorik gabeko hainbat komunikabidek triangelu eskalenoaren kirurgia bezalako albisteak zabaldu dituzte. Operazio mota horiek, esklerosi anizkoitzaren kasuetan, osasuna arriskuan jartzea dakarte eta ez diote inolako onurarik ekartzen EA duen gaixoari eta, zer esanik ez, ez dute gaixotasuna sendatzen.
Onura izaten duten bakarrak era horretako operazioak egiten duenaren eta horrelako albisteak ematen dituzten komunikabideen poltsikoak izaten dira.
arriba

¿Se investiga sobre esta enfermedad?

Azkenik, aipatzekoa da gaur egun, jakintza zientifikoak gaixotasun honekin lanean dihardugun neurologo guztien eskura daudela eta guztiok partekatzen ditugula. Herrialde guztietan irakur daitezkeen aldizkarietan argitaratzen dituzte. Gure esparruan egiten diren ikerketak eta aurrerakuntzak beste herrialde batzuekin partekatzen dira eta alderantziz, euren lanak guk ere aztertzen ditugu.

Hau da, pentsaezina da beste herrialde batzuetan EA hobeto, botika ezberdinekin eta prestakuntza neurologiko handiago batekin tratatzen denik.

Gaixotasun honi eskaintzen diogun dedikazio berezia, esperientzia eta eguneroko lana dira gaixoek kalitatezko laguntza jasotzearen arrazoia.

arriba

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »