Jornadas científicas

MAHAI-INGURUA: EMAKUMEA ETA ESKLEROSI ANIZKOITZA

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2232 veces

“Gizonezkoekin alderatuta, emakumeek esklerosi anizkoitza garatzeko probabilitate bi aldiz handiagoa dute” Maiatzaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Novartisek Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioaren laguntzarekin antolatutako Emakumea eta esklerosi anizkoitzari buruzko […]

“Gizonezkoekin alderatuta, emakumeek esklerosi anizkoitza garatzeko probabilitate bi aldiz handiagoa dute”

Maiatzaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Novartisek Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioaren laguntzarekin antolatutako Emakumea eta esklerosi anizkoitzari buruzko I. Mahai-Ingurua egin zen.

Topaketa interesgarria izan zen eta honako hauek parte hartu zuten: Alfredo Antigüedad Doktoreak, Basurtoko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko buruak;  Begoña Rueda Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioaren lehendakari eta EA duenak; Arrate Jauregi psikologo eta ADEMBIko Zerbitzuen zuzendariak; Nekane Lauzirika Deia egunkariko kazetariak eta Mari Paz Giambastiani kazetari eta EA diagnostikatuta duenak. Esklerosi anizkoitza duten emakumeen beharrizan espezifiko, beldur eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatu zuten.

Alfredo Antigüedad Doktoreak, gaixotasun hau izateko emakumeek duten probabilitate handiagoari buruz, zera argitu nahi izan zuen: “Ikerketa ugarik aldaketa hormonalak jotzen dituzte gaixotasunaren atzean dauden faktore nagusitzat, izan ere, pubertasunean, hain justu, igotzen dira hormona-mailak eta orduantxe azal daitezke lehendabiziko sintomak ere”.

Interes handienetakoa sortu zuen gai bat haurdunaldiarena izan zen; Antigüedad Doktoreak horren gainean ere hitz egin zuen: “Esklerosi anizkoitza ez da ugalkortasunean eta haurdunaldian nahasten, eta erditzeak ere ez du gaixoaren epe luzerako pronostikoa baldintzatzen”; hala ere, zera aitortu zuen: “haurdun gelditzearren tratamendua hartzeari uzten dioten gaixoek badute arriskurik eta babesik gabe geratzen dira, ernalketak aurrera egin duen edo ez jakin ez arren ere”.

Mari Paz Giambastianiri duela bost urte diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza; emozioz betetako eta oso benetako testigantza eskaini zuen. Gaixotasunak zela eragin dion azaldu zuen eta aitortu zuenez “gaixotasunaren hasieran funtsezkoa izan zen laguntza psikologikoa; erabateko iluntasunean bizi zara eta osasuntsu egotetik gaixo egotera igarotzeko dolua pasatzen duzu”.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »