Zer da EM

Laguntzak eta baliadibeak

Publicado por EM Euskadi | | Visto 605 veces

Esklerosi Anizkoitza duten pertsonek hainbat laguntza eskura ditzakete, faktore ezberdinak kontuan hartuta, hala nola, minusbaliotasun-maila, baliabide ekonomikoak, adina, bizitokia eta abar. [box_light] FORU ALDUNDIAK Foru Aldundiek Banakako Laguntzak ematen dituzte; […]

Esklerosi Anizkoitza duten pertsonek hainbat laguntza eskura ditzakete, faktore ezberdinak kontuan hartuta, hala nola, minusbaliotasun-maila, baliabide ekonomikoak, adina, bizitokia eta abar.

FORU ALDUNDIAK

Foru Aldundiek Banakako Laguntzak ematen dituzte; laguntzok ezberdinak dira, Lurralde bakoitzerako onartutako arautzearen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko eta eskaerak egiteko:

Araba

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Gizarte-Prestazioak. Diputazio kalea, 13- Gasteiz. Tel. 945-151015
  • Minusbaliotasunen Orientazio eta Baloraziorako Oinarrizko Zentroa. Manuel Iradier kalea, 27- etxabea- Gasteiz. Tel. 945- 233425
  • Arabako nekazaritza eremuko udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.  Autonomia Pertsonalerako Zentroa. Pedro Asua kalea, 2 (seminarioaren ondoan)- 01008 Gasteiz. Tel. 945- 220252

Bizkaia

  • Aldundiaren Gizarte Ekintza Saila. Nicolás Alkorta kalea, 4- Bilbo. Tel. 94- 4067163

Gipuzkoa

  • Gizarte Zerbitzuen Foru Saila: Minusbaliotasunen Programetarako Unitatea. Zarategi Pasealekua, 99. Txara II Eraikina. 20015 Donostia. Tel. 943- 482500

ONCE Fundazioa

Honako hauetarako banakako laguntzak ematen ditu ONCE Fundazioak: autoa erosteko eta/edo egokitzeko; aulki elektrikorako; gailu teknikoetarako eta abar; betiere, enplegu bat lortzera edo lanpostua hobetu edo egokitzera bideratuta dago laguntza.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ONCEren probintzi ordezkaritzetara:

  • Araba. San Prudencio kalea, 18 etxabea- Gasteiz. Tel. 945- 133636.
  • Bizkaia. Benito Pérez Galdós kalea, 11 Bilbo. Tel. 94-4702044.
  • Gipuzkoa. Etxaide kalea, 14, Donostia. Tel. 943- 420101.

EUSKO JAURLARITZA

Eusko Jaurlaritzak, batez ere, ondorengo obrak egiteko laguntzak ematen ditu: egiturak indartzeko, fatxadak konpontzeko, balkoiak, teilatu-hegalak eta erlaitzak indartzeko, erreteilarako, igogailuak konpontzeko eta jartzeko, etxebizitza barruko obretarako eta abar.

Udal batzuek arkitektura-oztopoak kentzeko zein igogailuak edo beste zerbitzu batzuk jartzeko laguntzak ematen dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, norberaren udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da eta hitzordua eskatu gizarte langilearekin elkartzeko.

OSAKIDETZA

Euskal Osasun Zerbitzuaren prestazio ortoprotesikoetan honako prestazioak sartzen dira:

  • Protesi kirurgiko finkoak eta dagokien berritzea.
  • Protesi ortopediko iraunkorrak edo aldi baterakoak (kanpoko protesiak) eta dagokien berritzea.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailuak, baliozkotasunak hala aholkatzen duenean.

Izapidetzeko eta informazio gehiago eskuratzeko:

  • Araba. Arabako Lurralde-Zuzendaritza. Ikuskatzailetza Medikoa. Olagibel kalea, 38-Gasteiz. Tel.: 945-017100.
  • Bizkaia. Osasun Saila- Prestazio ortoprotesikoak. María Díaz de Haro kalea, 58-60, Bilbo. Tel.: 94- 4031500.
  • Bizkaia. Osasun Saila. Telefonogunea. María Díaz de Haro kalea, 58-60, Bilbo. Tel.: 94- 4031591.
  • Gipuzkoa. Arloko Zuzendaritza. Ikuskatzailetza Medikoa. Antxo Jakintsua Etorbidea, 35- 20010 Donostia. Tel.: 943-023000.

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »