Artículos y estudios

KOSTA TRAIL-EK 11.500 EURO EMAN DITU ESKLEROSI ANIZKOITZAREN AURKAKO BORROKAREN ALDE

Publicado por EM Euskadi | | Visto 763 veces

Forum Sporta eta Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak Kosta Trailen zazpigarren edizioan bildutako diruaren zati bat eman diote Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioari. Forun Sporta eta Lagun Aro aseguruak, babesleen […]

Forum Sporta eta Lagun Aro-Mirada Social Fundazioak Kosta Trailen zazpigarren edizioan bildutako diruaren zati bat eman diote Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioari.

Jesús Beamonte de Forum Sport, Javier Ormazabal, presidente de la Fundación EM  y Gorka Ansuategui de Lagun Aro.

Forun Sporta eta Lagun Aro aseguruak, babesleen izenean, gaur goizean Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioari Kostra Trailen zazpigarren edizioan bildutakoa eman diote. Mendi-lasterketa horrek, joan den ekainaren 10ean Bizkaiko kostaldea zeharkatu zuen, parte hartzaile kopuruan markak hautsi zituen. Zehazki, babesleen ordezkariek EM Fundazioko lehendakariari 11.500 euro eman dizkiote, Bilboko Ibarrekolanda auzoan elkarteak duen egoitzan egindako ekitaldi batean.

Euskadiko EM Fundazioaren lehendakari Javier Ormazabalek eskerrak eman dizkie Forum Sport, Salomon eta Lagun Aro Fundazioari emandako 11.500 euro horiengatik. Emandako dirua gizarte zerbitzuetara eta errehabilitazio zerbitzuetara bideratuko da, hala nola, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak gaixoei eta beren senideei eskaintzen dien harrera psikologikoa finantzatzeko.

Kirol-probaren babesleek, Forum Sporteko Komunikazio eta Publizitate zuzendari Jesus Beamontek eta Lagun Aro Aseguruakeko Marketing zuzendari Gorka Ansuateguik, azpimarratu nahi izan dute diru-laguntza horren iturria zein den: Kosta Trail lasterketan parte hartutako kirolariak, euren izen emateen bidez.

Lasterketa urtero antolatzen da Salomon markaren babesari esker; eta helburu du aire librean egiten den kirola sustatzea eta naturaz gozatzea, baina era berean, helburu solidarioren bat babestea, kasu honetan, esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokari laguntza ematea; izan ere, esklerosia gaixotasun neurologiko bat da eta bereziki heldu eta gazteei eragiten die. Kosta Trail lasterketaren zazpigarren edizioan 3.500 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte, aurreko sei edizioetan parte hartutako lagun kopurua gainditu delarik. Ibilbide malkartsua eta lasterketaren altuera-tarte metatua (30 km) 400 parte hartzaileen gozagarri izan ziren. Bestalde, familia-martxa (12 km) eta mendi-martxa (20 km) beste 3.000 lagun pasatxo bildu zituzten. Kosta Trail lasterketaren hurrengo edizioa 2012ko ekainaren 12an izango da, eta helburu izango du parte hartzaile kopuruan markak haustea.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Forum Sport, Lagun Aro Fundazioari eta Salomon markari ekimen honengatik eta Esklerosi Anizkoitzari emandako laguntzagatik.      

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »