Jornadas científicas

Jardunaldi Zientifikoak

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1896 veces

Esklerosi Anizkoitza Munduko Eguna, arrakasta izugarria- 2013

Esklerosi Anizkoitza Munduko Eguna dela eta, EA Euskal Fundazioak Bilbon bi ekintza garrantzitsuak antolatu zuen: Experience Cube, EA jakinarazteko experientzial-marketing aitzindari eta berritzaile ekintza eta Zientifiko-Sozial Jardunaldia, Euskalduna Jauregian. Ver más >>>

Esklerosi Anizkoitza Munduko Zientifiko Jardunaldia – 2012

Maiatzaren 28an, Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioak jardunaldi zientifikoa antolatu zuen Bilboko Euskalduna «Elkarrekin aurrera: Berrikuntza eta Ikerkuntza» lelopean. Bertan 300 lagunek hartu zuten parte, gaixo, senide eta profesionalak denak. Ikus gehiago >>>

Esklerosi Anizkoitza Munduko Zientifiko Jardunaldia – 2011

Esklerosi Anizkoitzaren Mundu-Eguna zela eta, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak bi topaketa zientifiko eta topaketa sozial bat antolatu zituen Bilbon, gizartea gaixotasun honen arazoen eta beharrizanen gainean sentsibilizatzeko eta informatzeko eta Euskadin eta munduan esklerosi anizkoitzaren egungo egoeraren benetako irudia emateko. Antolatutako ekitaldietan handia izan zen partehartzea, esklerosi anizkoitzaren espezialista onenak hizlari izan genituelarik eta Euskal Erakundeetako eta farmako industriaren ordezkaritza zabala. Esklerosi Anizkoitzaren Bilbo Protokoloa aurkeztu zuten neurologoek, lehen mailako arretako espezialistek eta Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak. . Ikus gehiago >>>

Esklerosi Anizkoitzaren Mundu-eguneko Jardunaldia, euskalduna jauregian – 2010

2010eko maiatzaren 24an.  Esklerosi Anizkoitzaren Mundu-Eguna zela eta, Bilbon elkartu ziren Euskadiko espezialista gailenenak, Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak antolatutako topaketa batean. Bi hitzaldi berezi izan ziren: bata, Jorge Oksenberg Doktorearena, genetista eta San Frantziskoko California Unibertsitateko (UCSF) irakaslea; bestea, Lori Scheneiderrena, eskalatzailea eta EA pazientea, kemenez eta itxaropenez betetako testigantza eskaini zuena. Ikus gehiago>>>

 Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko V. kongresua

Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko V. Kongresua egin zuen abenduaren 17an eta 18an. «Elkarrekin Aurrera» lelopean, 540 pertsona elkartu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian: osasun arloko profesionalak, gaixoak eta senitartekoak. Hilaren 17ko jardunaldian, erizaintzari eta lehen mailako arretari buruzko bi lan-mahai egin zituzten. Kongresu honetan lehen aldiz agerian geratu da lehen mailako arretako medikuen (Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteak ordezkatuta) eta neurologoen arteko lankidetza, gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra lortzeko, eta Bilbo Protokoloa eratzen denean jarraipena izango duena. Hilaren 18an, esklerosi anizkoitzaren Espainiako neurologo espezialista nabarmenenetako batzuek jardun zuten. Informazio gehiago eta hitzaldiak hemen aquí>>>

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »