Zerbitzuak

Gizarte-Laguntza

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2732 veces

Gizarte-laguntzaren helburua da EA duen pertsonaren eta/edo haren familiaren gizarte-beharrizanen eta egoera eta arazo psiko-sozialen aurrean esku hartzea. Zerbitzu honek ondorengo egintzak gauzatzen ditu: Gaixoari eta haren familiari arreta zuzena […]

Gizarte-laguntzaren helburua da EA duen pertsonaren eta/edo haren familiaren gizarte-beharrizanen eta egoera eta arazo psiko-sozialen aurrean esku hartzea.

Zerbitzu honek ondorengo egintzak gauzatzen ditu:

  • Gaixoari eta haren familiari arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaintzen zaio, egoera zehatz bakoitzetik abiatuta.
  • Gizarte-baliabideei buruzko informazioa, orientazioa eta izapidegintza: minusbaliotasun ziurtagiria, Mendekotasunaren Legea, etxez etxeko laguntza, aparkatzeko txartela, telelaguntza zerbitzua, etxebizitza, garraioa, lanerako ezintasunak, prestazio eta laguntza ekonomikoak, oztopoak kentzea, aisialdia eta abar.
  • Esku hartzea eta orientazioa behar duten kasuak aztertzea eta horiei jarraipena egitea eta, hala behar izanez gero, beste erakunde batzuetara bideratzea.
  • Etxebizitzetara, egoitzetara, ospitaletara… bisitak egitea, kasu bakoitzaren gorabeherei irtenbidea emateko eta jarraipena egiteko.
  • Kasuak ebazteko eta jarraipena egiteko beste erakunde batzuekin harremanetan egotea eta haiekin koordinatzea.
  • Gizarte-txostenak egitea.
  • Zentroaren garraio egokitua kudeatzea.
  • Lanari, alderdi ekonomikoei… buruzko aholkularitza.
  • Oporraldietako programak antolatzea.
  • Boluntarioak lortzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.

adembi_asistencia-Social-1

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »