EA Gaurkotasuna

Eusko Legebiltzarrak Esklerosi Anizkoitza “Sentitu, ezagutu eta partekatu” du Experience Cube-an

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1750 aldiz

  Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak Eusko Legebiltzarrera eraman du Experience Cube. EAren Mundu mailako Egunaren harira, joan den maiatzaren 29an hiritar guztiei zuzenduta Bilbon Experience Cube  aurkeztu ondoren, Eusko Legebiltzarrera […]

 

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak Eusko Legebiltzarrera eraman du Experience Cube.

EAren Mundu mailako Egunaren harira, joan den maiatzaren 29an hiritar guztiei zuzenduta Bilbon Experience Cube  aurkeztu ondoren, Eusko Legebiltzarrera hurbildu zuten ekainaren 6an. Bertan, talde politiko guztietako legebiltzarkideak kuboan sartu ziren, EA duten pertsonen sintometako batzuk sentitzeko eta minutu gutxi batzuetan beraien “azalean” egoteko.

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Carmelo Barrio Osasun Batzordeko presidenteak eta talde politiko guztietako bozeramaileek egin zieten harrera EA Euskal Fundazioaren ordezkariei. Legebiltzarreko presidenteak Fundazioari bere esker ona adierazi eta zorionak eman zizkion ekimen berritzaile hori gauzatzeagatik, gaixotasunaren zailtasun eta sintomak nork bere azalean sentitzeko eta EA duten pertsonek bizi behar dutena ezagutzeko balio baitu.

Goiz osoan zehar, politika arloko zenbait ordezkari eta legebiltzarkide kuboa probatzera hurbildu ziren, Bakartxo Tejeria bera, Osasun Batzordeko presidente den Carmelo Barrio, Patxi Lopez lehendakari ohia eta Joseba EgibarArantza QuirogaJose Antonio PastorLaura MintegiJon AiartzaAmaia ArregiLaura GarridoAntonio DamboreneaDani Maeztu,Txaro Sarasua eta Iñigo Iturrate legebiltzarkide, besteak beste. Horiek guztiek sentitu ahal izan zuten esklerosi anizkoitza duten pertsonek bizi dituzten sentipen eta zailtasunak, Cube Experience ekimenak planteatutako proben bitartez.

Ekimen honen bitartez, hau da, Cube Experience-en bitartez, gure politikariek Esklerosi Anizkoitza duten pertsonenganako sentsibilizazio handiagoa izan dezaten lortu dugu, baita pazienteek egunero jasan behar duten zailtasunetatik eta oztopo-lasterketatik hurbilago senti daitezen ere.

Gure esker ona adierazi nahi diogu Eusko Legebiltzarrari eta bertako presidenteari, ateak ireki eta gure lanari beste behin laguntza eskaintzeagatik.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »