Jardunaldi Zientifikoak

Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Eguna 2016. "EAk ez nau gelditzen"

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 2814 aldiz
Esclerosis Multiple Euskadi Dia Mundial 2016

300 pertsona inguru elkartu ziren Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak Euskalduna Jauregian maiatzaren 25ean antolatu zuen jardunaldi zientifikoan.   “Independentzia” izan da EAren Nazioarteko Egunaren gaia. Mundu osoan zehar, EA duten pertsonak […]

300 pertsona inguru elkartu ziren Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak Euskalduna Jauregian maiatzaren 25ean antolatu zuen jardunaldi zientifikoan.  

Esclerosis Multiple Euskadi Dia Mundial 2016

Esklerosi Anizkoitza Euskadi Nazioarteko Eguna 2016

“Independentzia” izan da EAren Nazioarteko Egunaren gaia. Mundu osoan zehar, EA duten pertsonak independiente nola izan daitezkeen aztertu zen, jakinda independiente izatea pertsona bakoitzean desberdina izan daitekeela.

Neurologoak, EA duten pertsonak, adituak, sanitarioak eta senideak bildu dira gaixotasunaren gaurkotasuna aztertzeko. Jardunaldia Yannick Vergarak, ADEMBIko kidea eta diagnostikatu berriak, jardunaldia aurkeztu eta gidatu zuen.

Administrazioaren aldetik, Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udalaren Osasun eta Zerbitzu Sozialen arduradunak etorri ziren.

Alfredo Antigüedad doktoreak, Basurtuku Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko Buruak, informazi0a pazienteen esku egotearen inguruan hitz egin zuen. Bere aldetik, Mar Mendibe doktoreak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko neurologoa eta EA unitatearen arduradunak, EAren egoera bereziak aztertu zituen. Erika Otxoak, Adembiko Errehabilitazioaren Koordinatzaile Teknikoak, Jardunaldiaren lehen zatiari amaiera eman zion animaliekin egindako terapiaz hitz egiten eta Uri txakurrarekin, proiektuaren parte den Golden retrievera, lortutako emaitzak azalduz.

EAren Gaurkotasun terapeutikoa Jose María Prieto doktoreak landu zuen, Santiago de Compostelako Ospitale Klinikoaren Neurologoa dena. Azkenik, Marta Lordánek, fisioterapeuta eta neuroerrehabilitazioan adituak, EAn jarduera fisikoaren garrantzia azaldu zuen.

Alex Txikon euskal mendizaleak topaketari amaiera eman zion bere testigantza eskainiz.

Jardunaldian “Los Caminos de la Vida” kanpaina aurkeztu da, non EArekin bizi diren pertsona batzuk Patriciari (diagnostikatu berria) laguntzen diote euren testigantza eta esperientziekin. Begoña Beristainek, Onda Vascako kazetariak, kanpainaren protagonistak elkarrizketatu zituen.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »