Sin categoría

Esklerosi Anizkoitza dutenentzako elikadura osasungarria

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 619 aldiz

Al Gusto Ediciones argitaletxeak argitaratutako “Alimentación sana para la Esclerosis Múltiple” EA daukatenentzat eta denontzat erabilgarri diren aholku praktikoak eta dieta osasungarrirako errezetak eskaintzen dituen liburuan da, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko […]

Al Gusto Ediciones argitaletxeak argitaratutako “Alimentación sana para la Esclerosis Múltiple” EA daukatenentzat eta denontzat erabilgarri diren aholku praktikoak eta dieta osasungarrirako errezetak eskaintzen dituen liburuan da, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko – Biodonostia Institutuko koordinatzaile den Javier Olascoagak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko – Biodonostia Institutuko Tamara Castillo-Triviñok idatzi dutena.

Gida honek elikadurak Esklerosi Anizkoitzean duen eraginaren eta gaitzari aurre egiteko orduan elikadurak duen garrantzaren gaineko ikuspegi orokorra eskaintzen du. Liburu solidario eta dibulgatzaile honek sukaldari ezagun ezberdinek eskuzabaltasun osoz laga dituzten 50 errezeta baino gehiago biltzen ditu, hala nola: Fernando Canalesenak, Eneko Atxarenak, Martín Berasategirenak, Elena y Juan Mª Arzakenak, Paco Roncerorenak, Roberto Paurenak, Alberto Chicoterenak, Pedro Subijanarenak …

Liburua salduta eskuratuko diren etekinak Esclerosis Múltiple España sareko EA Elkarteetara zuzenduko dira.

Euskadin honako puntu hauetan dago eskuragarri:
  • EA Euskal Fundazioa. Ibarrekolanda kalea, 17 atzealdea – 48015 Bilbo.
  • Bizkaiko EA Elkartea. Ibarrekolanda kalea, 17 atzealdea – 48015 Bilbo.
  • Arabako EA Elkartea.  Giza Eskubideen Etorbidea, 37 – 01015 Vitoria-Gasteiz.
  • Gipuzkoako EA Elkartea. Zarategi plaza, 68 atzealdea – 20015 Donostia.
  • Eta on-line liburudendan: www.elkar.com

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »