Sin categoría

EA Euskal Fundazioak ‘EMSarea’: Esklerosi Anizkoitzan Berrikuntza eta Ikerkuntza Euskal Sarea aukerztu zuen

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1963 aldiz

Maiatzaren 30ean, Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Egunean, Esukadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak Bilbon aurkeztu zuen “EM-Sarea, Esklerosi Anizkoitzaren Berrikuntza eta Ikerketa Sarea” EM-Sarearen egoitza Bilboko Deustu auzoan dago. Aurkezpenean izan […]

Maiatzaren 30ean, Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Egunean, Esukadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak Bilbon aurkeztu zuen “EM-Sarea, Esklerosi Anizkoitzaren Berrikuntza eta Ikerketa Sarea” EM-Sarearen egoitza Bilboko Deustu auzoan dago.

Aurkezpenean izan zen Alfredo Altigüedad Basurtuko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua eta laster martxan izango den Estatu mailako lehen Esklerosi Anzikoitzaren erreferentzia unitateko zuzendaria. Bertan azaldu zuen “Sare hau aitzindaria da parte hartzen dugun eragileengatik; bertan gaude klinikoak, ikertzaileak, eat gaixoen elkarteak, gaixotasunari diziplina ugarietatik aurre egiteko helburuarekin”.

Sare honetan honako hauek ere hartzen dute parte: Mar Mendibe Gurutzeta Ospitaleko neurologoa; Carlos Matute irakaslea, EHUko neurologia katedraduna; Koen Vandenbroeck, Neurogenomikseko zuzendari eta Esklerosi Anizkoitzaren Framakogenomika garatzeko Europako ikerketa koordintzailea; eta Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Eugenia Epalda fundazioa.

EM-Sarearen egoitza instalazio modernoez hornituta dago eta Pedro Carrascalen hitzetan  “parte hartzaileen batzeko gunea izango da, elkarrekin ikerketa proiektuak martxan jartzeko abiapuntua, eta “Protokolo Bilbao”ren lantokia. Azken hori koordinazio proiektu berritzailea da Esklerosi Anizkoitzaren lehen mailako harrera, espezialista, neurologoen artekoa; helburu du osasun arloko profesionalen arteko komunikazioa hobetzea EA gaixoek osasun asistentzia hobea jaso dezaten. Lehen fasea amaitu da eta bigarrenean ari dira lanean.

Egoitza honetan, gainera, Esklerosi Anizkoitzari aplikatzeko teknologia berrien garapenerako lanak koordinatuko dira, aldi berean Basurtuko eta Gurutzetako Ospitalean garatzen ari direnak, gaixoen laguntzarekin eta kanpoko beste kide teknologikoen laguntzarekin, sektoreko liderrak eta balio erantsia ematen diotenak. Horien artean daude Virtualware eta Deustuko Unibertsitateko DeustoTech enpresak esate baterako.

#emsarea

Oficinas de EMSarea

Fachada de EMSarea

Oficinas de EMSarea

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »