Sin categoría

“Busti zaitez-Mójate” kamiseten kolekzio berria salgai dago

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 1953 aldiz

EM Euskal Fundazioak martxan jarri du Esklerosi Anizkoitzaren alde Mójate-Busti zaitez kanpaina; urtero legez, Kukuxumusuko lagunek diseinatutako merchandising materiala salduko dugu. Kolekzio berriak gizon, emakume eta umeentzako diseinu erakargarri eta […]

camisetas_bustizaitez_2012

EM Euskal Fundazioak martxan jarri du Esklerosi Anizkoitzaren alde Mójate-Busti zaitez kanpaina; urtero legez, Kukuxumusuko lagunek diseinatutako merchandising materiala salduko dugu.

Kolekzio berriak gizon, emakume eta umeentzako diseinu erakargarri eta alaiak ditu; salgai dago Fundazioaren Bilboko egoitzan eta Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren hiru elkarteetan:

  • Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea Etxezarra k. 2, Vitoria-Gasteiz.
  • Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea Ibarrekolanda k. 17, atzealdea, Bilbo.
  • Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea Zarategi p. 68, atzealdea. Donostia.

Forum Sport EMren alde “busti da”

Maiatzetik urrira arte, “Busti zaitez” kanpainako kamisetan salgai egongo dira Forum Sporteko dendetan, kanpainako babeslea da eta:

  • Artea, Leioan
  • Bilbondo, Basaurin
  • Megapark, Barakaldon
  • Campuzano, Bilbon
  • Gernikako dendan
  • Garbera, Donostian
  • Boulevard, Gasteizen

Eta urte guztian salgai www.forumsport.com on-line dendako gune solidarioan

Forum Sporten saltzen diren kamiseten lortutako diru guztia Fundazioak Esklerosi Anizkoitza duten gaixoei eskainitako errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko erabiliko da.

 KAMISETA KOLEKZIOA: ‘BUSTI ZAITEZ 2012′

Udako hitzordu solidarioa

Euskadiko 80 hondartza eta igerilekutan baino gehiagotan ospatuko da “Busti zaitez-Mojate” udako hitzordu solidarioa Esklerosi Anizkoitzaren alde, hain zuzen ekainaren 8an. Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak antolatutako jardunaldi solidario honen helburua da gaixotasun neurologiko eta sendaezin honek dakartzan ondorioez gizartea informatzea eta sentsibilizatzea eta EA duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen errehabilitazio zerbitzua finantzatzea.

Aurreko edizioan 88.400 lagun “busti ziren” Esklerosi Anizkoitzaren alde eta ekarpena egin zuten eta gaixoei babesa erakutsi zieten. “Busti zaitez zeu ere!”

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »