Kanpainak

EREAGA HONDARTZAN EGIN ZEN MOJATE-BUSTI ZAITEZ 2012 KANPAINAREN EKITALDI NAGUSIA

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1437 veces

Kanpainaren ekitaldi nagusia Getxoko Ereaga hondartzan egin zen. Bertan izan ziren hainbat arlotako pertsonaia ezagunak eta politikariak, gizartearen ordezkari denak. Ekitaldi sinbolikoa izan zen Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei babesa emateko, […]

Kanpainaren ekitaldi nagusia Getxoko Ereaga hondartzan egin zen. Bertan izan ziren hainbat arlotako pertsonaia ezagunak eta politikariak, gizartearen ordezkari denak. Ekitaldi sinbolikoa izan zen Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei babesa emateko, denek hartu zuten bainu solidarioa.

Maribel Salas eta Asier Hormaza aktoreek, kanpainako irudi direnek, aurkeztu zuten ekitaldia. Javier Ormazabal Earen Euskadiko Fundazioko presidentearen eta bestelako autoritateen hitzaldien ostean, honako hauek “busti ziren”: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanza, Imanol Landa Getxoko alkatea, Concha Castells Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariordea Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiaren Mendekotasun zuzendari Iñigo Pombo, Fernando Fantova Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioko zuzendaria, Marisa Arrue Getxoko Udaleko zinegotzia, Eduardo Maiz Bilboko  Udaleko Gizarte Ekintza zinegotzia, Alfredo Antigüedad doktore eta Basurtuko Ospitale unibertsitarioko Neurologia zuzendaria, Mar Mendibe Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioko neurologia arduraduna, Jose Antonio Nielfa “La Otxoa” artista, Alde Zaharreko Merkatari Elkarteko presidente-kudeatzaile Jon Aldaiturriaga, Koldo Aguirre eta Jose M. Argoitia Athletic Clubeko jokalari historikoak, Txema Alonso Bidaideak-eko koordinatzailea, Carlos Katarain Lagunduzeko kudeatzailea, Jesus Beamonte Forum sporteko komunikazio zuzendaria, Biuttor Cordoba Euskalteleko erakundeen arteko harremanetako arduraduna, Begoña Goiricelaya Gaikerreko zuzendari nagusia, eta Montse Izaguirre Adecco fundazioko lurraldeko koordinatzailea.

Euskalteleko EKTbusa prest-bulego gisa aritu zen egun osoan. Ekitaldi nagusia eta kanpaina osoaren jarraipena Fundazioko sare sozialen bitartez egin ahal izan zen, eta eguneko titular eta argazkirik onenak jaso ziren.

Bainua hartu eta gero, Kukuxumusuk azken 15 urteotan diseinatutako irudiekin agertu ziren, eta ausartenak Slide surf puzgarrian behera irrist egin zuten, haur eta nagusien gozagarrirako.

“BUSTI ZAITEZ” EKITALDI NAGUSIA ARGAZKI BIDEZ

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »