EA Gaurkotasuna

EMTEJE: GAIXOTASUNAREN SAREAN PRESO…NOLA IRTEN?

Publicado por EM Euskadi | | Visto 771 veces

EMTEJE Esklerosi Anizkoitzari buruzko antzezlan hunkigarria da. Jatorrizko ideia Ruben Materos Lima aktore eta Esklerosi Anizkoitza duen gaixo eta ADEMBIko kidearena eta Veronica Mas Checa eta Axier Garcia Saiz aktoreena […]

EMTEJE Esklerosi Anizkoitzari buruzko antzezlan hunkigarria da. Jatorrizko ideia Ruben Materos Lima aktore eta Esklerosi Anizkoitza duen gaixo eta ADEMBIko kidearena eta Veronica Mas Checa eta Axier Garcia Saiz aktoreena da, BAI ikerkuntza zentroko irakasleen laguntzaz.

Antzezlana aurkezteko aukeratutako gunea Alhondiga Bilbaoko ataria izan zen. Bertan bi emanaldi egin ziren joan den 2012ko martxoaren 10ean. Ikus-entzule ugari izan ziren eta erabat hunkitu zituen antzezlanak. Metalezko egitura batek, soka batek eta musikak Esklerosi Anizkoitza duten gaixoak lotzen dituen armiarma sarea irudikatzen dute, eta Rubenek, saretik irtetea lortzen duen arte, igarotzen dituen agonia-uneak.

Antzezlana ikusle ororengana heltzen da; bizipen propioa kontatzen du, Rubenena eta bere gaixotasunarena, Esklerosi Anizkoitzarena. Antzezlan honen bidez, taldeak gaixotasuna ikusarazi nahi du, eta ikusleak sentsibilizatu nahi ditu sendatu ezin den eta ezustekoz dator gaixotasun batekin bizitzeak zer dakarren hobeto uler dezaten. “Gaiari buruz hitz egin dadin nahi dugu, gizartea kontzientziatu” diote Hamaikapalu Kultur Elkarteko kideek. “Pertsonaren autonomia defendatzen dugu, bere gorputzaz eta osasunaz erabakitzeko duen ahalmena, eta norbanakoaren identitatean edozein gaixotasunek duen eraginaz hausnartu nahi dugu”.

Helburu hauekin taldeak antzerki kritikoan sakondu nahi du, eta gizartean eragiteko duen gaitasunean, hala nola, espresatzeko forma artistiko eta poetiko berriak aurkitu.

EMTEJEk izandako arrakastak eraginda, martxoaren 31n Barakaldoko nazioarteko “Act festival” antzerki jaialdiak aukeratu egin zuen.


VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »