EA Gaurkotasuna

EMLABS, ESKLEROSI ANIZKOITZAREN EUROPAKO LEHEN ESPAZIO BIRTUALA

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2127 veces

Bilboko EMLABS inauguratu zuen Pilar Ardanza diputatuak. Zentro berria teknologia berrien laboratorioa izango da. Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Eugenia Epalza Fundazioa Espainiako erreferentzia entitatea da, eskaintzen dituen zerbitzuen kalitate eta berrikuntzari […]

Bilboko EMLABS inauguratu zuen Pilar Ardanza diputatuak.

Zentro berria teknologia berrien laboratorioa izango da.

Aurresku de honor en la inauguración del EMLabs Virtual GamesEsklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Eugenia Epalza Fundazioa Espainiako erreferentzia entitatea da, eskaintzen dituen zerbitzuen kalitate eta berrikuntzari dagokionez. Fundazioak joan den martxoaren 7an “EMLABS virtual games” inauguratu zuen Bilbon, Esklerosi Anizkoitzaren errehabilitaziorako Europako lehen zentroa da.

Ekitaldiak komunikabideetan erantzun handia izan zuen; bertan izan ziren: zentroa inauguratu zuen Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanza; Bizkaiko Foru Aldundiko Menpekotasun zuzendari Iñigo Pombo; BBK-ko Gizarte Ekintza zuzendari Jorge Morquecho eta Begoña Ortuondo; EA Euskal Fundazioko presidente Javier Ormazabal, presidenteordea Begoña Rueda eta kudeatzaile Pedro Carrascal; Alfreso Antigüedad Basurtuko Ospitaleko neurologia burua; Mar Medibe Gurutzeta Ospitaleko EA arduraduna; Unai Extremo CEO eta Julio Alvarez Virtualwareko eHealth business unit managerra; Microsofteko Erakndeen arteko harremanetarako gerente Monmtserrak Pardo Bayona; Laura San Basilio, Public Affarisen ordez eta Ana Vankoningsloo, Biogen Idec-eko Key Account Managerra; Francisco Tomas Almiralleko produktu gerentea eta Iñigo Fernandez de Pierola NeuronUPeko zuzendaria.

Proiektu berritzaile hau multimedia teknologian du oinarri eta Virtualware enpresarekin elkarlanean garatu da eta EA Fundazioko eta Bizkaiko EA Elkarteko (ADEMBI) terapeuten, neurologoen, eta errehabilitazio adituen aholkularitzaz. Horrela VirtualRehab Esclerosis Multiple sistema garatu dute. Sistema honek 3D teknologia eta kinect teknologia (Mikrosoft®) uztartzen ditu. Mugimenduak jasotzeko sistema honen bidez Esklerosi Anizkoitza duten gaixoek zenbait mugimendu-ariketa egin ditzakete kontrolatzeko dispositiborik gabe. Tresna honek analisi eta txostenak egiteko modulua eskaintzen du, terapeutak erabiltzaile bakoitzaren aurrerapenak aztertzea ahalbidetzen duena, grafiko eta banakako txostenen bidez.

Gaixo denek erabili ahal dute errehabilitazio birtuala, ezgaitasun maila guztietarako balio du eta; erabiltzaile bakoitzaren beharrizanetara egokitzen da programa. Zenbait sintoma lantzen dira, ekilibrioa, espastizitatea, indarra, nekea…bideo joalasa izanik, dena era ludiko batean egiten du. Terapeutak erabiltzaile bakoitzaren jarraipena egin ahal du, garapenen grafika eta landutako adar bakoitzaren garapena ikusiz.

Onuren artean, aipagarrienak hauexek dira: martxan hobekuntzan, erresistentzian, orekan eta koordinazioan eta musukuluak sendotzen dira; horrek guztiak nekean du eragina, ohiko sintoma, eta ezgaitasun faktorerik handiena.

EMLABS virtual games-ek NeuronUP txertatu du, web plataforma berritzaile bat da 6.000 ariketa baino gehiago jasotzen dituena errehabilitazio eta estimulaziorako, testuinguu errealetan eta edukiak sortzen dituena. Helburu du Esklerosi Anizkoitza duten gaixoen errehabilitazio neurosikologiko eta kognitiboa. Kinect plataformarekin bat egiten du eta Cloud Computing teknologia erabiltzen du.

Zentro berria teknologia berrien proba laborategi bat izango da, diziplina anitzeko lan-talde batek egingo du lan: ikertzaileak, neurologoak, errehabilitatzaileak eta teknikariak. Azken batean helburu bakar batekin gaixoen bizi-kalitatea hobetzea, berrikuntza ardatz, produktu berriak testatuko dira, errehabilitazio fisiko eta kognitiborako erabiltzen diren bideo-jokoak alegia, eta erabiltzaileen beharretara nola moldatu aztertuko da.

Inauguración del EMLabs, primer espacio virtual en Europa para rehabilitación de personas con EM.

VirtualRehab, un producto innovador para la rehabilitación en EM.
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »