Guri buruzko

EA Fundazioa

Publicado por EM Euskadi | | Visto 1565 veces

Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioa ongintza- eta laguntza-erakunde bat da, irabazi asmorik gabea, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailean F-115 zenbakiarekin erregistratuta dagoena (EHAO/65/2002-04-08) eta EAEko lurraldean lan egiten duena. ADEMBIk, […]

Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioa ongintza- eta laguntza-erakunde bat da, irabazi asmorik gabea, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailean F-115 zenbakiarekin erregistratuta dagoena (EHAO/65/2002-04-08) eta EAEko lurraldean lan egiten duena.

ADEMBIk, Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak, sortu zuen Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioa 2001. urtean, kolektiboaren indarrak batu eta EAE guztian lan egiteko helburuarekin; horrela, gaixotasunari buruzko ezagutza, gizartearen sentsibilizazioa eta gaixotasunarenganako interesa sustatzea bilatzen zuten.

Fundazioa, berau osatzen duten pertsonen batura da, proiektuarekin identifikatzen diren pertsonena, hain zuzen ere; euren lanarekin, Euskadiko eta Estatuko erreferentziazko erakunde bihurtu dute Fundazioa. Izan ere, gaixotasun honen aurkako lan garrantzitsua egiten dute, bereziki, gizartearen sentsibilizazioa lortzeko ekimenei dagokienez. Gaur egun, 2.200 lagunen kolektiboa ordezkatzen du Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak.

Misioa

Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioaren misioa da Esklerosi Anizkoitza duten Euskadiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, gizartearen sentsibilizazioaren bitartez eta pertsona guztien arteko berdintasunaren aldeko gizarte-aldaketa lortzeko gure kolektiboaren eskubideen defentsaren bitartez.

Ikuspegia

Esklerosi Anizkoitzari dagokionez Euskadi mailako erreferentzia izaten jarraitzeko lanean jarraitzea, komunikazio ekintzetan liderrak izanez eta ekintza, proiektu zientifiko eta ikerketetan lagunduz.

Jardunbideak

  • Gizartea sentsibilizatzea, gaixotasunarenganako interesa sustatzeko.
  • Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Elkarteei laguntzea.
  • Gertaera zientifikoak antolatzea.
  • Funtsak biltzeko ekintzak garatzea.
  • Euskadin Esklerosi Anizkoitzean espezialista direnekin elkarlanean jardutea, proiektuetan elkarrekin lan eginez.
  • EAEn Esklerosi Anizkoitzari buruz egiten diren ikerketak laguntzea.
  • Esklerosi Anizkoitzean inplikatutako eragileen arteko sareko lana, guztien arteko lotura izanez.

Baloreak

  • Pertsonekiko konpromisoa
  • Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen berdintasuna eta integratzea.
  • Kudeaketa etikoa.
  • Profesionaltasuna.
  • Eraginkortasuna.
  • Dinamismoa eta berrikuntza.
  • Enpatia.

ISO: 9001 kalitate ziurtagiria

Eugenia Epalza Euskal Fundazioa izan zen ISO:9001 kalitate ziurtagiria lortzen Esklerosi Anizkoitzaren Espainiako lehen fundazioa; 2008. urtean lortu zuen ziurtagiria eta gizartearen sentsibilizazioan, komunikazioan, EA ezagutarazteko gertaera zientifiko eta sozialak antolatzen eta gaixotasun hori duten Euskadiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egiten duen lanaren kalitatea bermatzen du.

Fundazioak kalitatearekiko konpromisoari eusten dio eta etengabe bilatzen du bikaintasuna, betiere, gure lan- eta berrikuntza-filosofiaren ildotik; eta hori guztia egiten ditugun ekimen eta ekintza bakoitzean islatzen da.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »