EA Gaurkotasuna

DIPUTATUEN KONGRESUKO PRESIDENTEAK ETA OSASUN BATZORDEKO BOZERAMAILEEK BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZAREN ZENTROAK BISITATU DITUZTE

Publicado por EM Euskadi | | Visto 657 veces

Joan den ekainaren 1ean, Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordeko presidente Mario Mingok eta bozeramaile Conxita Tarruellak, Pilar Grandek eta Emilio Olabarriak Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioko zentroak bisitatu zituzten, Esklerosi […]

Joan den ekainaren 1ean, Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordeko presidente Mario Mingok eta bozeramaile Conxita Tarruellak, Pilar Grandek eta Emilio Olabarriak Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioko zentroak bisitatu zituzten, Esklerosi Anizkoitza duten gaixoen errehabilitazioan erabiltzen diren aurrerapen berritzailez interesaturik.

Pedro Carrascal zuzendari-kudeatzaileak eta Begoña Rueda Fundaziorik presidenteordeak lagundurik, honako ibilbidea egin zuten: Eugenia Epalza Errehabilitazio Integraleko Zentroa bisitatu zuten lehendabizi, bertan gaixoekin iritziak trukatu zituzten; ondoren, errehabilitaziorako kinect bidezko bideo-jokoaren demostrazioan izan ziren EMlabs Virtual Games-en, joan den martxoaren 7an Fundazioak zabaldu zuen Esklerosi Anizkoitzaren errehabilitazio birtualeko Europako lehen espazioan. Bertan, gainera, Neuron up errehabilitazio kognitiborako lehen plataforma ezagutzeko aukera izan zuten. Diputatuak benetan harrituta geratu ziren “Euskal fundazioak erabiltzen dituen punta-puntako errehabilitzaio baliabide berritzaileak direla eta”.

Ondoren, EM-sarearen (Esklerosi Anizkoitzaren Berrikuntza & Ikerketarako euskal sarearen) instalazioak bisitatu zituzten. Hain zuzen Eugenia Epalza Fundazioak Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Egunaren aitzakiaz aurkeztu zuen egun horretan, Alfredo Antigüedad eta Mar Mendibe neurologoak bertan izan zirelarik.

Azkenik, Foru Aldundiko Urizartorre egoitzara joan ziren, ADEMBIk kudeatzen duena. Bertan fundazioko presidente Javier Ormazabalek hartu zituen, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Administrazio eta Planifikazioko zuzendari nagusi Andoni Rekagorrik eta Juan Elejaldek. Diputatuek nabarmendu zuten “profesionalen eta egoiliarren arteko hurbiltasuna, egoitzan sumatzen den giro ona eta zerbitzuen eskaintza zabala”.

Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak erreferentziazko erakundea da Euskadin eta Estatuan Esklerosi Anizkoitza duten gaixoen tratamendu eta errehabilitaziorako teknologia berritzaileen erabileran. Endekapenezko gaixotasun neurologiko honek bereziki pertsona gazteei eragiten die, eta auto-istripuen atzetik, bigarren ezgaitasun eragilea da . Espainian, 46.000 lagunek pairatzen dute gaixotasun hau; Euskadin, 2.200ek.

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »