Kanpainak

Aikido Esklerosi Anizkoitzagatik

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2028 veces

Aikido Tanabe Clubak antolatutako erakustaldi ikaragarria Joan den ekainaren 2an Esklerosi Anizkoitzaren aldeko Aikido erakustaldi handi eta interesgarria izan zen Santurtziko Kabiezes Kiroldegian, Bilboko Aikido Tanabe Clubak antolatuta.. Ehun lagunek […]

Aikido por la Esclerosis Múltiple

Aikido Tanabe Clubak antolatutako erakustaldi ikaragarria

Joan den ekainaren 2an Esklerosi Anizkoitzaren aldeko Aikido erakustaldi handi eta interesgarria izan zen Santurtziko Kabiezes Kiroldegian, Bilboko Aikido Tanabe Clubak antolatuta..

Ehun lagunek baino gehiagok hartu zuten parte maisu-eskolan; Iñaki Sanchez Gonzalez maisu nazional eta 6.dam-a. Bertaratutakoek gozatu egin zuen giro paregabeaz. Gainera, Gonzalo Carratala Deva eta Juan Ramon Carmena Migul Judoko Espainiako Federazioko Aikido Batzordeko kideak ere bertan izan ziren.

EA Fundazioko boluntarioak informazio stand batean izan ziren Kukuxumusuk ekitaldi honetarako beren-beregi diseinatutako kamisetak saltzen; arrakasta handia izan zuten. Maisu-eskolan parte hartu zutenen ekarpenak eta merchandaising salmentak errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko erabili dira.

Eskerrik beroenak Bilboko Aikido Clubari ekimen honengatik eta bertaratu ziren parte hartzaileei egindako ekarpenagatik eta Earekiko erakutsitako hurbiltasunagatik; eta eskerrik berezienak Iñaki, Jose eta Luisi.

AIKIDO by Kukuxumusu

Kukuxumusuk diseinatutako kamisetak ‘Aikido Esklerosi Anizkoitzaren alde’.

Hemen salgai:

Aikido borroka-arte japoniarra da, Morihei Ueshibak garatua, “O Sensei” edo “Maisu Handia” legez ezaguna. Aikidoren ezaugarria ez da aurkariari ostikoak ematea edo jotzea, baizik eta haren energiaz baliatzea haren kontrola izateko. Ez da borroka-arte estatikoa; mugimenduak garrantzi handia du, dinamikak. O Senseik arlo morala eta espirituala nabarmentzen du, indar handia jarriz armonia eta bakearen garapenean. “Armonia espiritualaren bidea” da Aikiro hitzaren itzulpena. Aikidoren asmoa da praktikatzen duena bakearen sustatzaile bihurtzea.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »