Artículos y estudios

7. Kosta Trail Esklerosi Anizkoitzaren alde, parte-hartze marka berria egiten du

Publicado por EM Euskadi | | Visto 658 veces

Forum Sportek antolatutako proban 3.500 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte Horiz jantzitako marea solidario handi batek hartu zuten parte Kosta Trail lasterketaren 10. edizioan, 3.500 lagunetik gora aritu ziren […]


Salida de la Kosta Trail desde Sopelana
Forum Sportek antolatutako proban 3.500 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte

Horiz jantzitako marea solidario handi batek hartu zuten parte Kosta Trail lasterketaren 10. edizioan, 3.500 lagunetik gora aritu ziren Sopela eta Plentzia arteko kostako ibilbidean.

Forum Sportek, Lagun Aro fundazioak eta Salomonek babesten du kirol proba solidario hau. 500 lasterketari aritu ziren; irabazlea Agusti Roc izan zen. Emakumeen atalean Montse Vazquezek eraman zuen txapela beste urte batez. Ibilbidea aldatu egin zen; malkartsuagoa, zailagoa zen, desnibel handiagoa zuen; eta horrek lasterketa ikusgarriago egin zuen. Mendi martxa eta familia martxak 3.000 lagun baino gehiago bildu zituzten. Errendimendu handiko kirolaren eta zaleen arteko elkarbizitza izan da edizio honen ezaugarria.

Kosta Trailen hiru kategorietan izen emateetan batutako dirua Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioarentzako izan da, errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko.  Beste behin ere EAk proba hau babestu eta sustatu du, antolaketa eredugarria duena. EA Fundazioko langile eta laguntzaileak egunean boluntario aritu dira antolaketan laguntzen; eta bazkide, senide eta profesional askok lasterketan hartu zuten parte. Aurten, lasterketa inoiz baino solidarioagoa izan da, Aimarrekin tapoiak batu dira eta.

Eskerrik beroena Forum Sporyt, Lagun Aro Mirada Solidarioa eta Salomon babesleei ekimen honengatik.

Javier Ormazabal, presidente de la Fundación Vasca EM en la entrega de premios.

La neuróloga, Cristina Llarena con sus amigos, fieles a la Kosta Trail
Nuestro socio, Javi Lacalle hizo una gran marca
Izaskun Casas e Itziar de Forum Sport, junto a Marta Fernández Rivera
Entrega de premios a los ganadores
Voluntarios de la Fundación EM

VIDEOS DE YOUTUBE

Ir al canal de youtube »